euskal diaspora eta kultura
2015/09/18
Mexikoko Euskal Etxeak gorriz markatu du egutegian azaroaren 28a, egun horretan egingo baita Emakume Alai izeneko festa. Ekitaldi honetan omenaldia egingo zaie euskal elkartearen bizitzan ekarpena egin duten emakumeei: batzuk zuzendaritzan eta presidente gisa, beste batzuk isilean, baina denak ala denak gogotsu eta euren onena ematen. Festan omenaldia, dantzak, bazkaria eta sorpresa asko egongo dira.
2015/09/18
Uzturre Proiektuaren baitan 2014an sortutako Uzturre Munduan ekimenak euskal diaspora eta Euskal Herriko gazteriaren artean harremanak sortzea du helburu. Asmo horrekin eta, eta Argentinako euskal diaspora abiapuntu, elkarteko bost kidek bisitatu dute Hego Amerikako herrialdea musika eta dantza tailerrak eskainiz. Bidaiaren balantzea oso ona izan da eta ez dute batere baztertzen laster bueltatzeko aukera.
2015/09/17
Rio Grande do Suleko Euskal Etxea bideak irekitzen ari da Brasilen eta iragan irailaren 13an Acampamento Farroupilha izeneko kultur topaketa erraldoian parte hartu zuten. Instituto Gaúcho de Tradición y Folclore (IGTF) elkarteak antolatzen du topaketa eta ia milioi bat bisitari izan ohi ditu. "Oso pozik gaude, orain arte ez delako sekula aipatu euskal kulturak gure gizartean izan zuen eragina, eta handia izan zen", azaldu dio EuskalKultura.com-i elkarteko presidente Ana Luiza Etchalusek.
2015/09/17
Pampa erditik datorkigu Luis Obieta, gautxoen lurretik, euskal oihartzuna ere duen herri batetik, General Acha baitu izena bere sorleku argentinarrak. Medikua da lanbidez eta 58 dituela lehenengo aldiz etorri da egunotan Euskal Herrira, bere "beste lur" horretara, urrunetik izanik ere beti gogoan eta hurbil sentitu izan duen herentzia eta izatea baita bere aitaren eta bere aitonaren bidez heldu zitzaiona, 1880 aldean argentinaratu zen Francisco Obieta birraitona erreferentzia eta lokarri.
2015/09/17
Meza eta zeremonia batekin ospatu zuen Posadas hiriko Euskal Jatorri euskal etxeak bere lehenengo hamarkada. Ospakizunean erakundeko garai guztietako kideak bildu ziren eta oroigarriak eskuratu zitzaizkien fundatzaile eta Joaquin Basconcel eta Marta Sarasola lehendakari ohiei.
2015/09/16
Udako oporrak atzean geratuta eta urteko errutinak bere lekua finkatzen, ehuneko ehunean ari dira Boiseko Ikastolan lanean, hiriaren erdigunean dagoen eta udan estreinatu zuten eraikin berrian. “Hasierako astea pixkat zoramena izan zen, Gabonak bezala umeentzat, material ia guztia berria eta estreinatzen”, adierazi dio EuskalKultura.com-i Oihana Andion irakasleak. “Laketu eta lasaitu dira orain eta ohiko abiada harrapatzn ari gara”, gehitu du.
2015/09/16
Urte batzuk daramatzate euskal etxeko jokalariek Liga Nazionalean baina hau izan da partida ‘etxeko’ jokatu duten lehen aldia. Eta nahiz eta emaitza ona ez izan, –bi golekin Buenos Airesko Huracan taldea izan zen irabazlea– poz pozik daude futbolariak eta euren kolaboratzaileak “euskal etxeko zaleen animoa ez zelako inoiz apaldu”.
2015/09/16
Mexiko Hiriko Tonalá Zineman euskal film laburren emanaldia egingo da ostiral honetan. Kimuak programako hainbat lan izango dira ikusgai, besteak beste Borja Cobeaga ezagunaren "Éramos pocos" eta "Un novio de mierda", edo Jose Mari Goenagaren "Sintonía" eta "Lagun Mina". Sarrera doan izango da.
2015/09/15
Larunbat honetan Gurtubay familiako 50 bat kidek hitzordu oso berezia dute Atxondon. Herri honetan daude familiaren jatorriko bi baserriak (Gurtubabaybeaskoa eta Gurtubayganekoa) eta horiek ezagutzeko parada izango dute. Bilkuran Argentinatik, Txiletik, Venezuelatik eta Ingalaterratik etorritako kideek ere parte hartuko dute.
2015/09/15
Sortu berri berria da Argentinan Lauburu Argitaletxea, Arturo Campion Ikasgunearen baitan, Argentinan bertan egiten diren euskal gaiei buruzko ikerketei kaleratzeko aukera emateko. Oso denbora laburrean hiru liburu argitaratu ditu eta laugarrena ari da prestatzen, Cesar Arrondoren iritzi artikulu bilduma bat.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus