euskal diaspora eta kultura
2015/12/04
Hiru hilabete bete berri ditu Renon Iñaki Arrieta hernaniarrak. Euskal Herria utzi eta familiarekin AEBetan jarri da bizitzen, Nevadako Unibertsitateko Jon Bilbao Euskal Liburutegiko liburuzain. Ilusio handiz ari da laketzen Diasporaren bihotz akademikoa den honetan.
2015/12/04
Berrogoita hamar urte apez bete ditu aita Jean Pierre Cachenaut-ek eta iragan igandean Azkaingo eliza jendez mukurru ospatu dute Azkaingo eta eskualdeko herritarrek eta apezaren familia eta hainbat lagunek, ongi etorri ederra emanik heien zerbitzari berriari. Honako kronika aste huntako Herria kazetak eman du argitara, Graxi Solorzanok idatzia.
2015/12/03
Azken urteotako ohiturari jarraituz bideo instituzionala egin eta zabaldu du gaur Gipuzkoako Foru Aldundiko diputatu nagusiak munduan barreiatuta dauden gipuzkoar eta euskaldunei, Euskararen Nazioarteko Eguna dela-eta. Diasporako euskaldunei, dauden lekuan daudela euskarari egiten dioten ekarpena eskertu ondoren, "hizkuntz berdintasuna"ren kontzeptua aipatzen du, euskararen erabileraren ikuspegitik euskarak euskaldunen artean behar duen lekua egokia aldarrikatuz.
2015/12/03
Erroman eta Italian euskararen alde egindako lanarengatik, Eusko Ikaskuntzak Euskararen Nazioarteko Eguneko saria (ENE saria) eman dio Associazione Culturale Euskara euskal etxeari. Urte gogor baten ostean, sari hau ekinean jarraitzeko akuilutzat hartu du elkarteak, ilusioz eta kemenez. Elkarteak bihar ekingo dio bere urteroko euskal asteari (aurten, Euskal Astia) eta, horrez gain, abenduan bi liburu argitaratuko ditu italieraz: Sarrionandiaren "Lettere ad Ainhoa" eta Xabier Erkiziaren "Robin".
2015/12/03
Iritsi da, Gaur da Euskararen Nazioarteko Eguna (ENE). Aurten , gainera, omenaldi berezi bat eginez euskaldunberriei, euren ekarpen handi eta baliotsuari. Aurreko egunetan Euskal Herrian bertan eta Diasporako beste leku batzuetan egingo diren ekitaldiak aipatu ditugu. Gaurko artikulu honetan, ENEren ospakizunak Argentinako euskal etxeetan barrena.
2015/12/02
Ostiraletik aurrera Durangoko Azokan egongo da Bartzelonako Euskal Etxea, Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako Zuzendaritzak eta azokak abian jarri duten programa bati esker. Helburua zera da, azokako bisitarien artean Zortzigarren Herrialdeko euskaldunen lana eta euskal kulturarekiko engaiamendua ezagutzera ematea. Bartzelonako euskal etxea, esaterako, euskal kulturaren erakuslehio da Katalunian eta azken urteotan makina bat euskal idazle, kantari, politikari, herri eragile eta sortzaile pasa dira bertatik. Egunotan, horietako asko azokako standean izango dira bisitari.
2015/12/02
Euskararen Eguna eta ospakizun honen inguruan mundu osoan antolatutako ekitaldiak erabateko protagonista dira egunotan Diaspora osoan. Jarduera horien artean, Argentinakoekin eta beste herrialde batzuetakoekin batera, Uruguaikoak nabarmendu dira, "Euskara Eguna 2015 - Euskal Liburua Ameriketan" izeneko jardunaldiak egingo baitira Montevideon, abenduaren 3, 4 eta 5ean, Euskal Erria EEa antolatzaile, tartean Ameriketako euskal argitaldarien bilkura bat. Azpimarratzekoa, lehenengoz aspaldiko partez, Nafarroako Gobernuko ordezkari ofizial batek parte hartuko duela ospakizunean: Mikel Irujok Nafarroako Gobernuaren ordezkari denak Bruselan.
2015/12/02
Argentinan Euskaraz Programaren 25. Urteurreneko egitarauaren barruan, “Euskarak azken 30 urteotan izan duen bilakaera soziala: kasu paradigmatikoa” hitzaldia eman zuen Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako sailburuorde Patxi Baztarrikak La Platako Presidentzia Aretoan. Unibertsitateko eta Euzko Etxea-ko hainbat euskara ikaslek hartu zuten parte aktibitatean, eta hitzaldia bukatzean 2015eko ikasturteko agiriak jaso zituzten.
2015/12/01
Etzi ospatuko da Euskararen Nazioarteko Eguna eta urtero legez, mundu osoko euskal etxeek bat egingo dute hitzorduarekin. Diasporako euskal komunitateak dira munduan euskal kulturaren erakusgarri onenak eta, beste behin ere, gizon eta emakume hauek euren ahalegina eta denbora emango dute euskararekiko euren engaiamendua erakusteko. Buenos Aires, Montevideo, Sydney, Boise, Bartzelona, Mexiko... hona hitzordu horietako batzuk.
2015/12/01
Omenaldi bazkaria abenduaren 6an izango da eta urteari amaiera emateko egingo diren ekintzen baitan eskainiko da. Ohorea euskal etxeko kide diren Euskal Herrian jaiotako 16 lagunei egingo zaie, Euskal Etxearen egoitzan. Horrekin batera, Toki Eder-ek jakinarazi du euskal elkarte josecepaztarrak Ohorezko Kide izendatu dutela Mikel Ezkerro irakaslea.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus