euskal diaspora eta kultura
2015/12/16
Programa oparoa garatu da aurten Uruguaiko hiriburuan Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko. Deialdi nagusia Euskal Erria Euskal Etxeak luzatu zuen eta Ameriketako zein Euskal Herriko hainbat lagun batu zituen. Haize Hegoa Euskal Etxean ere bildu ziren euskara ikasleak, tartean Montevideokoak eta baita San Josekoak ere. Azkenik, Salto herriko Euskararen Eguneko jaia abenduaren datorren asteburuan izango da. Beste artikulu batean ekarriko dugu Aldaxkakoen berri.
2015/12/15
Gabonak hurbildu ahala, planak antolatzen hasiak dira munduko Euskal Etxeak eta, horietan gehienetan, haurrentzako programa berezi bat egon ohi da: Aita Noel, Santa Klaus edo Olentzeroren bisita. Baina, zein da Olentzero? Gabonetako euskal pertsonaiarik ezagunena, Diasporako kide batzuei ezezaguna zaie oraindik. Horren arrazoiak azaltzen saiatu da EuskalKultura.com, Estatu Batuetako bere korrespontsaliatik.
2015/12/15
Diasporatik Euskararen Eguneko bideo gehiago ari gara jasotzen, eta esan beharra dago kalitate eta originaltasun handia dutela denek. Hona hemen horietako bi: aurrena, Valentziako Euskaltzaleok elkarteak hiriko kaleetan antolatu zuen ekitaldiarena (euskaraz ez dakitenak ere partaide egiteko ideia bikaina dela iruditu zaigu, kopiatzeko modukoa), eta bestea, Argentinako Euskaltzaleak euskaltegitik, abestien bidez nor-nori-nork ikasteko halamoduzko saiakera. Kementsu eta umoretsu, bikain biak!
2015/12/15
Jaialdi hunkigarria egin zuten joan den igandean Beti Aurrera Aberri Etxea Euskal Etxeko kideek Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko eta 2015ean zehar euskal etxean garatu diren ekintzen zikloari amaiera emateko ‘Patagonian ere bai!’ izenpean, Bahia Blancako ordezkaritza bat lagun. “eguna ederra izan zen; eta oso esperientzia ona ohartzeko elkarrekin lan eginez ezer ez dela ezinezkoa” esan dio EuskalKultura.com-i bertako lehendakari Maria del Carmen Elzaurdiak.
2015/12/14
Euskal Herriko euskaltegietan ikasten ari diren ikasleentzat, hona Argentinako ikaskideen klase batean sartzeko aukera! Buenos Aireseko Euskaltzaleak euskaltegiko ikasleek bideo eder hau prestatu dute, Sabrina Otegui irakaslearen zuzendaritzapean, eta munduarekin partekatu dute Euskararen Eguna ospatzeko. Hango ikasleek azento porteñorik izango al dute? Zerorrek ikus, che!
2015/12/14
Nashville-ko (Tennessee, AEB) lehen euskal etxea izan litekeenak baditu, dagoeneko, zortzi kide; tartean, bi haur txiki. Lehen aldiz batu ziren ostegunean, hiriko kafetegi batean. “Ederra izan zen eta gogoa indartuta atera gara”, esan dio Nicole Wilbur-ek EuskalKultura.com-i. “Hasierako urratsa, Internet bidez jendea topatzea izango da”, gehitu du bozeramaile lanetan dabilen musikariak.
2015/12/14
Argentinako Diputatuen Ganbarak onespen-agurra adierazi dio Entre Rios probintziako Parana hiriburuan astero aireratzen den ‘Presencia Vasca’ irratsaioari, programaren 25. urteurrena dela eta. Gogora dezagun urte berezi honetan, Federico Borras aurkezle eta arduradun duen saioak Argentinako Senatuaren aitortza ere jaso zuela, joan den maiatzean.
2015/12/11
Munduko euskal etxeek pozez eta jarduera ugarirekin ospatu dute azken egunotan Euskararen Eguna. Berlinen, esaterako, literatura izan zen protagonista, Irati Elorrieta eta Danele Sarriugarte idazleen hitzaldi batekin eta "Euskal Herria-Alemania" multimedia egitasmoaren aurkezpenarekin. Sao Paulon Casa Basco Brasileiroko euskara ikasleek festa egin zuten eta Sydney-en Gure Txoko elkartean bazkaria egin zen.
2015/12/11
Argentina osoan izan du eragina berriak eta nola ez baita Argentinako euskal diasporan ere. Graciana Goicoechandia, Las Flores hiriko Euskal Etxeko lehendakari ohia, Global Teacher Prize saria jasotzeko hautagai geratu da aste honetan. “Aurkeztutako proiektuan teknologia berriek kultura bazter guztietaraino eramateko eskaintzen diguten aukera nabarmentzen dut; eta euskal kultura ere sartzen dut ezagutza zabaltze horretan”, adierazi dio Goicoechandiak EuskalKultura.com-i.
2015/12/11
Bozkario eta asebetea Juantxo Skalari eta La Rude Band-en, Errepublika Mexikarrean "Rude Station Tour" itzuliaren baitan emaniko bi kontzertuetan, izen bereko euren albuma sustatzeko azken zatian, aurretik espainiar estatuko eta Europako zenbait herrialdetan ibili ostean. Musikari nafarrak txartelak agortu eta bete-bete jarri zituzten Mexiko Hiriko eta Guadalajara-Jaliscoko bi aretoak. Hona musikarien blogean Mexikoko emanaldiez eginiko kronika, Mexikon barrena egin duten lehenengo bidaian.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus