euskal diaspora eta kultura
2015/12/30
Urte berriarekin batera Argentinako euskal etxe gehienak opor sasoian sartuko badira ere, Necocheako Euzko Etxean mugimendu handiko egunak biziko dituzte, Gizatalde Atzerritarren Azoka –urtarrilaren 15etik 17ra– eta San Sebastian Astea –19etik 23era– ospaturik. Eta urtea bukatzeko eta ekitaldi horiek prestatu bitartean, Olentzerok bisita luzatu die necocheatarrei, gozoki poltsa eskuan.
2015/12/29
Nevadako Gardnerville herrian ibiltzea 'Basque West'en ibiltzea da. Baina ez soilik iragana duen horretan, geroari ere begiratzen dionean baizik. Euskal erro sakonduna eta aldi berean nevadatar petoa, 'JT Basque' euskal ostatua Gardnervilleko karrika luze nagusian dago. Bertako nagusiarekin bildu gara, EuskalKultura.com-en irakurle den Marie Louise Lekumberry euskal-amerikarrarekin.
2015/12/29
Kirmen Uribe idazle ondarroarraren "Mussche" liburuak harrera oso ona izan du Japonian eta urteko bost liburu onenen artean hautatua izan da. "Mussche" azaroan argitaratu zen herrialde honetan, eta epe labur honetan literatura adituen kritika oso onak jaso ditu. Eleberria euskaratik itzuli du, zuzenean, Nami Kaneko itzultzaileak.
2015/12/29
Helduentzako "udaleku labur moduko bat" antolatu dute abenduan Uruguaiko FIVUko hiru euskara iraskaslek --Andrea Bella, Maria Laura Moreno Sasiain eta Martin Zabalzak-- euren euskara ikasleak bildu eta asteburu osoan euskaraz bizitzeko. Esperientziaren balantze paregabea egin dute eta errepikatu eta urtero bederen antolatzeko asmoa adierazi diote EuskalKultura.com-i.
2015/12/28
‘Piano bat bertsotan’ du izena inprobisazio saioak eta baita ere ikuskizuna aurrera eramaten duen euskal elkarteak. Taldea osatzen duten musikariak Argentinan dabiltza egunotan eta biraren baitan Necochean eta Tandilen jo zuten larunbatean eta igandean. Gaur eta bihar Mar del Platan izango dira; urtarrilaren 2an Bahia Blancan, eta 4 eta 5ean Chascomusen, Udalekuren programa barruan.
2015/12/28
Euskal Kultur Erakundeak (EKE) eta Etxepare Institutuaren lankidetzari esker, sarean deskargatu daiteke "Euskal musika klasikoa" liburua bertsio hirueledunean: euskara, frantsesez eta ingelesez. Karlos Sánchez Ekiza Euskal Herriko Unibertsitateko musikaren historia irakasleak idatzia da lana, eta Kattalin Totorikak itzuli berri du frantsesera. Euskal Kultura Saila bildumako beste lanak ere doan deskargatu daitezke sarean.
2015/12/28
Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak (EHAA) abenduaren 24an eman ditu argitara munduko euskal etxeen eta euren federazioen jarduera, ekintzak eta azpiegitura gastuak finantziatzen laguntzeko dirulaguntzak. Data horren biharamunetik hasita, hilabeteko epea daukate interesatuek gora jotzeko. 782.307 dira esleitu direnak, gehiena IV. kapituluan (ohiko gastuak eta jardueren antolakuntza) eta kopuru sinboliko bat VII.ean (azpiegitura eta ekipamendu gastuak).
2015/12/24
Apurka apurka, emeki emeki, pixkanaka pixkana iritsi gara 2015aren bukaera aldera. Hemen da berriz ere Gabona eta Urte Berria ere bertan dugu. 15 urte beteko ditu 2016an interneten EuskalKultura proiektuak. Erraz esaten da eta badirudi atzo izan zela, baina hor dira 15 urte horiek. Izango dugu horri buruz hitz egiteko tarterik, eta nolabait ere ospatu beharko dugu, irakurle eta lagunekin, bistan da, bozkarioa partekatuz eta elkar lagunduz. Gaurkoan, ordea, mezu xinplea baino ez dakarzugu: Zorionak, eta gure agiantza onenak, irakurle!
2015/12/24
Musikarekin eta euskararekin harreman berezia du Erromako Associazione Culturale Euskara elkarteak eta bere ekimenetan biak uztartzea lortzen du askotan. Aurtengo ENE sariaren irabazleak sei urte daramatza dagoeneko Euskanta izeneko proiektua sustatzen, hau da, erromatarrei abestiak euskaraz sortu eta produzitzeko aukera ematen. Orain arte umeak izan dira protagonista; aurten, aldiz, Lanuvio herriko zentro okupazionaleko lagunak. Emaitza entzun nahi? Segi irakurtzen!
2015/12/24
Datorren asteartean, abenduaren 29an, hartuko du parte, lehenbiziko aldiz, Utah-ko Triskalariak dantza taldeak estatuko hiriburuko EVE WinterFest festibalean. Salt Lake Cityko Salt Palace-n izango da, arratsaldeko 20:00etan hasita, ordubetez. Jaialdi kultura anitzak hiru egun iraungo ditu eta Cirbie Sangroniz dantza taldeko irakasleak EuskalKultura.com-i esan dionez, “ohorea da guretzat bertan egotea, ilusio handiz arituko gara”.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus