euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Erregina izateko hautagaia eta zahato itxurako karroza Ayacuchoko Txahalaren Festan, Euskal Odola-ren eskutik

2016/02/18

Euskal Etxeko lehendakaria den Ignacio Etcheverria, aurtengo hautagia den Nicole Liuzzi eta iazko erregina, Clara Islas-ekin (argazkia Ayacucho al día)

Nicole Liuzzi izango da Euskal Odola Euskal Etxearen ordezkari Ayacuchoko Txahalaren Festa Nazionaleko Erregin Lehiaketan. Ez da bera izango ordea Euskal Etxearen partaidetza bakarra ekitaldietan. Izan ere, zahato erraldoi bat ari dira eraikitzen Euskal Odola-ko kideak festaren desfileko karroza gisa. Ayacuchoko Txahalaren 44. Festa Nazionala martxoaren 6tik 13ra izango da.

Gehiago irakurri...


'Basque Radio Program' euskal irratsaio historikoa digitalizatzeko lanetan ari da Boiseko Euskal Museoa

2016/02/17

Askok 'Espe Alegriaren saio' gisa ezagutu ohi duen irratsaio euskal-amerikarra digitalizatzen dabiltza (irudia E.M. & E.K.)

Ameriketako euskaldunen ondarea berreskuratzeko lanean, Boiseko Euskal Museoak proiektu berri eta “oso interesgarria” hasi berri du, instituzioan bekadun dabilen Eneko Tudurik EuskalKultura.com-i adierazi dion legez. Boiseko 'Basque Radio Program' irratsaio historikoa digitalizatzen ari da Tuduri, 1952tik 1984ra bitartean, KBOI irratitik uhinarazi zuten saioa. AEB, Kanada eta Mexikoko euskaldunek entzuten zuten programa.

Gehiago irakurri...


Ate joka dator Laburbira, euskarazko film laburren zirkuitu ibiltaria; martxoaren 12an, Parisen!

2016/02/17

Laburbira 2016 euskarazko film laburren zirkuituaren kartela

Hilaren 25ean abiatuko da Hernanin Laburbira, euskarazko film laburren zirtkuitu ibiltaria. Topagunea elkarteak antolatuta, zinemaldi honek euskarazko zortzi ekoizpen aurkeztuko ditu. Aurrekoetan bezala, aurten ere Pariseraino iritsiko da Laburbira, zehazki martxoaren 12an, Euskal Etxean egingo den emanaldi batekin.

Gehiago irakurri...


Euskara eta Euskal Kultura departamentuari esker, euskal ondarea bermatuta Buenos Airesko Euskal Echea Eskolan

2016/02/17

Euskal Echea-ko ikasleak ‘Buenos Airesek Euskal Herria ospagai’ jaialdian

Begoña Muñiz koordinatzaile, Euskara eta Euskal Kultura departamentuak kudeatzen ditu Buenos Airesko eskola honetan hiru mailatan eskaintzen diren euskara eta euskal kultura klaseak. Irakasleei dagokienez, Muñizekin batera, Gabriela Mendia, Maite Azkarate, Ioar Oteiza, Aitor Alava eta Iñaki Aramayok osatzen dute irakasle taldea.

Gehiago irakurri...


Londreseko Donostia jatetxea -euskal gastronomia estilokoa- sukaldari baten bila ari da

2016/02/16

Donostia jatetxea, euskal sukaldaritza Londresen

Arrakasta handia ari da izaten Londreseko Donostia jatetxea, euskal gastronomian eta produktuaren kalitatean oinarritutako kartarekin. Jatetxeak pintxo estiloko plater txikiak eta euskal tradizioko platerak eskaintzen ditu, ukitu berritzaile batekin eta londestarrek biziki maite dute. Atzo bertan, jatetxeak sukaldari berri bat aukeratzeko deialdia egin zuen. Datu guztiak, jarraian.

Gehiago irakurri...


San Juango Eusko Etxeak Guernica-ren 3D bertsioa aurkeztuko du Eguzkiaren Festa Nazionalean

2016/02/16

2016ko Eguzkiaren Festa Nazionalean San Juango Eusko Etxeak aurkeztuko duen karrozaren maketa

‘Independentzia’ da Jaiaren aurtengo leloa eta kontzeptuari dagokion karroza bat ari da prestatzen San Juango Eusko Etxeko kide den Pablo Varela artista. Karrozan Picassoren lanaren 3Dko erreprodukzio bat muntatuko da, jatorrizko kolore eta neurrietan. San Juan probintzia argentinarreko Eguzkiaren Jai Nazional famatua otsailaren 23tik 27ra izango da 2016 honetan eta ‘Eguzkiaren karrusela’ izeneko desfile jendetsu eta koloretsua 26ko gauean.

Gehiago irakurri...


Ageda Deunari kantuz laguntza eske, ama lurra itxartzen saiatu ziren Boiseko euskaldunak (argazkiak)

2016/02/16

Hogei lagundik gora batu ziren Boiseko Basque Block-ean, Ageda Deuna aitzaki (Argazkia: Eneko Tuduri)

Hiriko Euskal Museoan hasita eta Basque Block-eko hainbat puntutan geldialdiak eginda, otsailaren 8an hogeitik gora lagun bildu ziren Boisen Agate Deuna ospatzeko. “Oso gauza polita izan zen”, aitortu dio EuskalKultura.com-i Eneko Tuduri, Basque Museum and Cultural Center-eko bekadunak. “Euskara ikasleak ziren gehienak baina, taldean abestuta, euskaldun zaharrak ematen zuten”.

Gehiago irakurri...


Euskadiren Argentina-Mercosur-erako Ordezkaritzak film eta dokumental katalogo bat jarri die eskuragarri euskal etxeei

2016/02/15

Pelikula eta dokumentalen katalogoa eskuragarri euskal etxeentzat

Katalogoa bi kategoriatan dago banatuta, Filmak; eta Dokumental eta Erreportajeak. Materiala euskal etxeei eskaintzen zaie, eta eskuratzeko eskaera formal bat egin behar du erakundeak, zein pelikula edo dokumentala eskuratu nahi duen eta noiz proiektatuko duen adieraziz. Katalogoak Euskadiren Argentina-Mercosur-erako Ordezkaritzak sortu du, ETB eta Canal Vascoren laguntzarekin.

Gehiago irakurri...


Christian eta Elisabeth, Txilen eta Argentinan euskara praktikatzen Mintzanet plataformari esker

2016/02/15

Christian Etxeberria txiletarra eta Elisabeth Etchegaray argentinarra, Atlantikoz bestaldeko euskaldunak biak

Christian Etxeberria Txileko Santiagon bizi da, radiologoa da eta euskara ikasle eta irakasle dabil hiriko Euzko Etxean. Elisabet Etchegaray, aldiz, argentinarra da eta Azuleko Euskal Etxeko euskara irakaslea da. Biek ala biek, euskal etxean ikasi dute euskaraz, Euskal Herrian oinik jarri gabe. Astero astero, MIntzanet plataformaren bidez Skype bidez euskaraz praktikatzen dute. "Niretzat hautsita zegoen kate bat lotzea da", dio Elisabet-ek.

Gehiago irakurri...


Aldizkari bildumagarri bihurtu nahi du Elkoko Euskal Etxeak bere jaietako programa, euskal familien argazki eta istorioak bilduz

2016/02/15

Kluba, bazkide kopuru aldetik, txikia izanagatik, badute etorkizun nahiko ziurra, hiru ume dantza talde baitituzte Elkon (Argazkiak: E.B.C.)

Elkoko aurtengo Euskal Jaietara hurbilduko direnek festen programa ere etxera eraman nahiko dute, urtero bezala. baina euskal etxe antolatzailea aldaketak ari da prestatzen eta bilduma egiteko moduko aldizkaria bihurtu nahi du, euskal familien argazki, informazio eta historiak bertara bilduz. Cassandra Torrealday da proiektuko arduraduna eta, EuskalKultura.com-i esan dionez, jendeak gozatu eta bertako euskaldunez gehiago jakiteko modua da, Klubak bide batez diru pixka bat biltzen duen bitartean.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia