euskal diaspora eta kultura
2017/05/04
Loturak sendotzeko aukera eman die eskualdeko sei hiritako ordezkaritzei, Neuquen hirian egindako Patagoniako Euskal Etxeen 3. Topaketak. Bi egunetan zehar, sei euskal etxeetako ordezkariek hitzaldi, txango eta zine emanaldietan hartu zuten parte, baita dantzariek animatu zuten despedida afarian ere. Iaz bezala, aurten ere bi bilera egiteko asmoa daukate euskal etxe patagoniarrek. Hurrengoa, Viedma eta Carmen de Patagones-ko Aberri Etxeak antolatuko du, iraileko azkeneko asteburuan.
2017/05/03
Idahoko hiriburuko Boise State University (BSU) Bronco emakume fubol taldeak euskal kulturan murgiltze saioa egin du datorren astean Donostiara etorri aurretik, Boiseko Basque Block delakoan dauden Euskal Museoa, Jacobs-Uberuaga euskal ostatu zaharra eta Anduiza pilotalekua bisitatuz. Argia Beristain euskal-amerikar komunitateko partaide eta eragile ezaguna izan dute horretarako gidari, Athletic-i buruz ere ikasiz.
2017/05/03
2000. urtean sortu zenetik, Etxepare institutuak euskal kultura eta euskara munduratzea izan du erronka nagusia. Orain, «herri proiekzioa» lantzea du helburu Miren Arzalluz zuzendariak. Institutuak bere gain hartuko du orain arte HABE barnean zebilen "Euskara Munduan" programa eta Kinku Zinkunegi eta berak koordinatzen duen lana Etxepareren baitara pasatuko dira. Mikel Lizarralderen elkarrizketa hau Berria egunkariak eman du argitara gaur bertan.
2017/05/03
Gure Esku Dago dinamikak bultzatuta, burujabetzaren inguruko galdeketak egiten ari dira Euskal Herriko herrietan. Herri bakoitzeko taldeek antolatzen dituzte eta parte hartu ahal izateko herrian erroldatua egon beharra dago. Diasporako kideek, beraz, ezin dute bozkatu tokian erroldatuta ez daudelako. Getariako galdeketaren antolatzaile den Brankan taldeak, ordea, aukera eman nahi izan dio Diasporari parte hartzeko eta Euskal Herrian bizi diren argentinar bat eta kanadiar bat gonbidatu ditu ikuskari aritzeko.
2017/05/02
Urteko Ohiko Biltzar Nagusia egin du FEVAk, besteak beste berritzea tokatzen zitzaizkion Federazioaren Zuzendaritza Batzordeko zenbait kargu berritzeko. Orotara, botoa emateko eskubidea zuten 60 euskal etxeetatik, 16 baino ez ziren bertaratu. Aurkeztutako zerrenda bakarra, ofiziala, 15 botorekin atera zen irabazle, egungo lehendakari Hugo Andiazabal buru duen gestioari jarraipena emanez. Biltzarraren ostean Sara Pagolaren bisita jaso zuten euskal etxeetako ordezkariek.
2017/05/02
Ekitaldi sorta ederra antolatu da munduko euskal etxeetan Gernikako Bonbardaketaren 80. urteurrenaren karietara, eta pixkanaka horren berri ari zaigu heltzen Diasporatik. Hegazkin nazi eta italiarrek Gernika bonbardatu izanaren urteurrena apirilaren 26an bete zen eta sarraskia gogoratzeko andana bat ekintza antolatu izan dira, besteak beste, Argentina eta Uruguaiko euskal etxeetan. Hona ekitaldi horien aurreneko argazki kronika.
2017/04/28
Aiden Hartery du izena unibertsitari kanadatarrak eta Ontarioko Londongo Western University unibertsitatean aurkeztu behar du Red Bay eta bertan euskal baleazaleak 16. mendean garatu zuten jarduerari buruzko bere opera edo tesia. Hartery lizentziatua da Musikan eta masterra dauka Musikagintzan, eta Juan Martinez de Larrume itsaslari oriotarraren azken borondatea, Ipar Ameriketako lege dokumentu zaharrenetako dena hartuko du oinarri.
2017/04/28
Euskadiko bi proiektu daude Banco Interamericano de Desarrollo erakundeak Berdintasunaren arloko jardunbide egoki gisa hautatutako Europako lau proiektuen artean. Proiektuak dira: Euskadiko administrazio publikoen kontratazioetan berdintasuna ezartzeko prozedura eta emakume politikariak ahalduntzeko Virginia Wolk Basqueskola espazioa. Biak aurkeztu zituzten atzo Washington DCn Emakundek (Emakunearen Euskal Institutua) eta EUDEL Euskal Udalen Elkarteak.
2017/04/28
Burdineria, Brikolajea eta Hornidura Industrialaren Nazioarteko Azoka Bizkaiko hiriburuan egingo da, ekainaren 6tik 8ra, Bilbao Exhibition Centre (BEC) antolatzaile. Burdingintzan aritzen diren Argentinako enpresen partaidetza bultzatzeko, Euskal Argentinar Ganberak eta BEC Guneak abantailak emango dizkiete Azoka bisitatu nahi dute sektoreko ordezkariei, Diasporako euskaldunei lotutako elkarte honetatik adierazi zaionez EuskalKultura.com-i.
2017/04/27
Euriak gogor astindu zuen eguna, baina Atlantako Euskal Etxeak (AEE) --aldez aurretik adierazia zuten eguraldia edozein izanda ere hitzorduak aurrera jarraituko zuela-- arrakastaz gainditu zuen joan den igandea bere lehenengo galbahea, eta aurrera darrai AEBetako Georgia estatuan euskal elkarte bat sendotzeko helburuan. 35 pertsona lotu zitzaikion "Udaberri Jaia" deitu zuten lehenengo deialdi honi. Bileran euskal musika, janaria, solasa eta batez ere gogoa partekatu zuten, datozen urratsak prestatzeko bidean.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus