2018/06/15

Eusko Jaurlaritzak Etxepare Euskal Institutuaren bidez bultzatzen duen Euskara Munduan programaren Hego Amerikako ikastaro trinkoa VillaMaria hiri cordobatarrera itzuliko da aurten. FEVA eta Villa Mariako Euzko Etxea antolatzaile, uztailaren 14an, larunbata, hasiko da eta astebete luzatuko, hogei bat ikasle partaide. Ikasle-irakasleen artean, gehiengoa argentinarrak izango dira, baina partaidetzak inguruko zenbait ...
Gehiago irakurri...
2018/06/15
‘Manos amigas-Esku Lagunak’ Elkartearen eskutik, La Pampa probintziako Gral. Achako Euskal Etxea Nazioko Olinpiada Berezietan ari da parte hartzen futbol, atletismo eta igeriketa kiroletan. Ikurrinaren koloreak behin baino gehiagotan igo dira podiumera Santiago Perez eta Anabela Romero igerilariek sari bana irabazi baitzuten estilo libre eta bular estiloan, hurrenez hurren.
Gehiago irakurri...
2018/06/14
Eusko Jaurlaritzak eta Bizkaiko Foru Aldundiak omenaldia egin diote joan den asteazkenean Paulita López González “gudako umeari”, eta bizi den Traparango erresidentzian bisitatu dute Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendari Gorka Alvarez Aranburuk eta Bizkaiko Foru Aldundiko Gizarte Ekintzako diputatu Isabel Sánchez Roblesek. 1928an, 9 urte zituela SESBera erbestaratu zuten Paulina, aurten, 90 urte dauzkala etorri da bueltan Bizkaira, eta bertako zahar egoitza batean bizi da.
Gehiago irakurri...
2018/06/14

Festaren 7. edizioa izango da aurtengoa eta urtero bezala Argentinar, Euskal eta Guarani herrietako kulturak batzea du helburu. Ekitaldia uztailaren 28an hasiko da eta 31era arte luzatuko, oraindik azken ikutuak ematen ari zaizkion programa oparoa tarteko. Eusko Etxeko lehendakari Olga Leiciagak azaldu duenez, “San Inazio jaiak esangura bikoitza du guretzat, santu euskalduna izateaz gain gure ...
Gehiago irakurri...
2018/06/14
Aitor Alava buru duen Ekin Kultur Taldeak bere bosgarren tailerra eskaini du aurten Tandilgo Euskal Etxean. Hogeita hamar bat gaztek hartu zuten parte egun osoan luzatu zen ekitaldian, lagun arteko afari batekin bukatuta. Tailerrean eduki teoriko eta praktikoak eman ziren eta afalosteko ikuskizunean tailerrean ikasitakoak erakutsi zuten parte hartutako dantzariek.
Gehiago irakurri...
2018/06/13

Euskal Uruguaitar Erakundeen Federazioa den FIVUk Montevideoko eta barnealdeko euskal etxeak gonbidatu zituen Giza Kate sinboliko bat osatzera. Barnealdeko instituzioei dagokienez, argazkiak bidali zituzten ekimenean parte hartzeko. Montevideon bertan bi hitzordu proposatu zituen Federazioak: Katea, Haize Hegoa-ko instalazioetan osatu zen. Montevideoko kostaldean, berriz, irudi batzuk grabatu ziren Gure Esku ...
Gehiago irakurri...
2018/06/13

Buenos Aires probintziako Cañuelas hiriko euskal argentinarrek ekainaren 9an egin zuten bat Gure Esku Dago dinamikak deitutako Giza Katearekin. Euskal Etxeko lehendakari Veronica Zulaicak azaldu dio EuskalKultura.com-i kontzientziazio handia egon dela Euskal Etxean Euskal Herrian gertatzen ari denari buruz. “Ostiraleko tailerretan Etxeko txikiei azaldu genien Giza Katea zer zen eta horren ...
Gehiago irakurri...
2018/06/13

Ekainaren 8an osatu zuten euren Giza Katea Necocheako Euzko Etxeko lagunek. Instituzioko arlo guztietako kideak bildu ziren eta Etxeko saskibaloi estadioa bete zuten. hala adierazi digu euskal elkarteko lehendakari berria den Kiti Zubillagak. EuskalKultura.com-i egin dizkion hitzetan azaldu duenez, “Euskal Etxeko familia guztiei azaldu genien Gure Esku Dago eta Giza Katea zer diren eta oso ...
Gehiago irakurri...
2018/06/12

Joan den ostiralean NABOk Nevadako Winnemuccan eginiko Convention edo Biltzar Nagusi hasieran, bideokonferentziaz sartu zen Washingtondik orain artean Euskadiren Estatu Batuetako ordezkari izan den Ander Caballero. Izan ere gaur astearteko Gobernu Kontseiluan onartua du Eusko Jaurlaritza Caballerok berak eskatutako utziera, kargu horretan 2013ko martxotik hona aritu ondoren. Esker oneko ...
Gehiago irakurri...
2018/06/12
"Euskal Herria: migrazio handien lurraldea" izeneko proiektua abiatu da joan den asteko asteartean Eusko Jaurlaritzako Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendaritzaren eskutik. Lehenengo saioa Oñatiko Elkar Hezi ikastetxean egin da, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako laugarren mailako ikasleen artean. Irekiaren bidez eskuratu dugun erreferentzia da honakoa.
Gehiago irakurri...