2018/06/20
EuskalKultura.com-ek tenorez adierazi zuenez, Philippe Acheritogaray da NABOko lehendakari berria, Ipar Ameriketako euskal etxe eta elkarteen bilgune den erakundeko buru hautetsia 2018-2019 epealdirako, presidente kargua urtero hautatzen baita NABOn. Erakundeko delegatuek, Nevadako Winnemuccan eginiko Biltzar Nagusi edo 'Convention'en hautatu zuten, aldarrikatuta. Hona karguratu ostean euskal komunitateari luzatzen dion lehenengo mezu edo agurra, eskerrak emanez eta bere asmo eta kolaboratzaileen aipua eginez.
Gehiago irakurri...
2018/06/19

Eusko Jaurlaritzak bide eman dio Euskal Autonomia Erkidegotik kanpoko Euskal Etxeentzako eta euskal etxeen federazioentzako eta konfederazioentzako diru-laguntzen aurtengo deialdiari. Diru-laguntza horiek Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiaren bidez banatzen dira, orotara 902.306 euro banatuta. Laguntzaren zatirik handiena –782.306 euro– Euskal Etxeen urteko programak edo jarduera ...
Gehiago irakurri...
2018/06/19

EHAA buletin ofizialak atzoko edizioan eman zuen argitara Ebazpena, 2018ko ekainaren 6koa, euskal etxeei diru-laguntzak emateko, atzerrian dauden euskal gizataldeetako kide diren eta egoera larrian eta asistentzia-faltan dauden pertsonei laguntzeko. 2018ko deialdiko epea gaur hasiko da korritzen eta uztailaren 18a izango du azken eguna euskal etxeek eskabideak aurkeztu ahal izan ditzaten.
Gehiago irakurri...
2018/06/19

Euskal Etxeko gazteek antolatzen duten proiektua bere 14. ediziora iritsi da aurten eta uztailaren 13tik abuztuaren 3ra luzatuko da, Euskal Herriko hiru gazte partaide. 2018ko ‘Hator Hona’ko protagonistak Garaitz Velez Juaristi, Unai Izagirre Etxeberria eta Lierni Kamio Rodriguez izango dira eta euren eskuetan egongo da tailerren antolakuntza. Hiru astetan zehar, hiru gonbidatuek musika, dantza, euskara, ...
Gehiago irakurri...
2018/06/19

Ana Maria Erausquin lehendakari duen Euskal Etxeak bere programa solidarioen bi saio berri burutu ditu azken egun hauetan. Ekainaren 12an, ‘Etxe Nasaia’ren baitan, lehenengo hezkuntzako 40 zenbakidun eskolako 60 neska-mutil eta bost laguntzaile jaso zituen Euskal Etxeak. Egun osoko ekintzan, euskal dantzak, musika eta ohiturak ezagutu zituzten txikiek eta ohiko paella bazkaldu.. Ekainaren 6an, ...
Gehiago irakurri...
2018/06/18

Urteurren zeremonia joan den astelehenean, ekainaren 11an, izan zen eta urtero legez Juan de Garay Euskal Argentinar Fundazioko kideekin batera hiriko agintariek ere hartu zuten parte. Diego Santilli alkate ordeak eta Diego Ibarbia Fundazioko lehendakariak hitz batzuk zuzendu zizkioten hara bildutako publikoari eta ondoren Joaquin Sucunza apezpikuak otoitza egin zuen eta segidan bertaratutakoek bi koroa ...
Gehiago irakurri...
2018/06/18

Ekainaren 8an, ostirala, barne txapelketa triangeluar baten egoitza izan zen hiriburu argentinarreko Moreno kaleko euskal etxea. Egun bakarreko lehiaketa honetan honako pilotari hauek neurtu ziren: Gonzalo de Durana-Nicolas Berruezo; Joaquin Taborda-Fernando Veron; eta Gaston Valle-Rodrigo Varela. Txapela, ordea, bikote bakarrari eman behar eta Joaquin Tabordak eta Fernando Veronek osatutako bikotearentzat ...
Gehiago irakurri...
2018/06/18

Hamar taldek hartu zuten parte ekainaren 8an bertakoentzat norgehiagoka lehiatsua izan ohi den La Platako Paella Txapelketan, ekimenaren 6. edizioan. Hauek izan ziren talde partaideak: ‘Liburutegia’, ‘Mus’, ‘Katalanak’, ‘CEVA’, ‘Dantza’, ‘Itsuen Futbol Taldea-Kirolak’, ‘Zaharrak’, ‘Pilota’, ‘Xare’ ...
Gehiago irakurri...
2018/06/15
Munduko Euskal Etxeetako gazteei formakuntza emateko urtero antolatzen den Gaztemundu programak euskal dantza tradizionala hartuko du 2018ko dizio honetan ardatz eta bertan parte hartzeko epea bere azken egunetara heldua da, ekainaren 18an --datorren astelehena-- izango baitu parte hartzeko eskabideak bidaltzeko azkeneko eguna. Parte hartzeko asmoa baduzu, presatu zaitez apur bat, gauza jakina da-eta behin epea gandituta, minutu batengatik bada ere, ez dagoela programan sartzeko modurik, datorren urtera arte nederen.
Gehiago irakurri...
2018/06/15

Cordoba probintzia argentinarreko ‘Anima Zaitez’ truke programa uztailaren 7tik 22ra izango da 2018 honetan eta Euskal Herritik etorrita partaide izateko hautatutako lagu gazteak honakoak dira: Markina-Xemeingo (Bizkaia) Nerea Aretxabaleta Aramendi, Irungo (Gipuzkoa) Beñat Aizpurua Vazquez, Iruñeko (Nafarroa) Oihane Ardanaz Garasa eta Gasteizko (Araba) Gorka Etxeandia. Aste gutxi ...
Gehiago irakurri...