euskal diaspora eta kultura
2018/06/22
Venezuelako Euskal Etxeen Federazioa antolatzaile, herrialdeko euskal etxeetako kide eta ordezkariak deituak zeuden ekain honetako lehenengo asteburuan elkarrekin bildu eta gai komunak aztertzeko, eta senidetasun egun bat pasatzeko. Caraboboko Eusko Etxea bilera-leku, bildutakoek Eusko Jaurlaritzari aurkezteko plan bat eztabaidatu zuten, "gure herrialdeak bizi duen eta gure bazkideek pairatzen duten osasun eta asistentzia egoera larriaren aurrean", adierazi diote EuskalKultura.com-i euskal venezuelar federazioko iturriek.
2018/06/22
2018/06/22
2018/06/22
2018/06/21
New England Basque Club euskal etxearen apustu handia da eta bolondres talde bat, elkarteko lehendakari Juan Mari Aramendi buru, gogor eta etengabe aritu da lanean azken hilabeteotan bihar arratsaldean modu informalean hasi, eta ofizialki larunbatean egun osoan izango den euskal festa berri hau erabateko arrakasta izan dadin. Ez da jateko, edateko eta musika eta girorik faltako. EHko sagardoa, ardoa, gastronomia, musika, kantu eta dantzak osagai izango dira. Eta kabalkada, herri kirolak...eta gehiago.
2018/06/21
‘Euskarabentura’ 16 eta 17 urte bitarteko 120 gazte euskaldunek Euskal Herrian barrena egingo duten espedizio bat da. Partaideak hautatzeko egindako deialdia diasporan ere egin zuten antolatzaileek eta izena eman zuten lagunen artean Imanol Basterra argentinarra aukeratu zuten Hego Amerikako euskal diasporaren ordezkari. Imanol Basterra Viedma eta Carmen de Patagonesko Euskal Etxeko dantzari eta goi mailako euskara ikaslea da. Zorionak, Ima!
2018/06/21
‘Amalur’ Euskal Jatetxea sukaldaritza proiektu bat baino gehiago izango da: euskal kulturaren adierazpen ugari ‘dastatu’ ahal izango dituzte Buenos Airesko Laurak Baten egoitzara bertaratzen diren bezeroek. Sukaldeko izarrak, ordea, arrainak eta itsaskiak izango dira. “Eta Buenos Airesko patata tortilarik onena ere eskainiko dugu” adierazi dio EuskalKultura.com-i ‘Amalur’ jatetxeko arduraduna den Shanti Aboitizek.
2018/06/21
2018/06/20
Gaur eta bihar, ekainaren 20 eta 21an, burutuko da Forum for Iberian Studies kongresua Oxfordeko Unibertsitatean. Bi urtero egiten den topaketa honek Iberiar Penintsulako hizkuntza eta kulturen ikasketak ditu ardatz. 50tik gora aditu bilduko dituen 18. edizio honetan Kirmen Uribe izango da hizlari nagusietako bat, antolaketan kolaboratzaile den Etxepare Euskal Institutuak ohar batean adierazi duenez.
2018/06/20
"‘Indarra Trio’ hirukoteak ganbera-musika egiten du, ukitu herrikoi batekin”, esanez aurkezten dute euren taldea eta euren musika. Taldea lehenengo urratsak ematen ari da oraindik Buenos Aires hiriko agertokietan eta bihar Celta Bar-eko ‘Facundo Cabral’ aretoan joko du. ‘Indarra Hirukote’ak lotura handia du euskal kulturarekin; euskal izena izateaz gain, euskal errepertorioko pieza batzuk ere prestatzen ari baita bere ikuskizunean sartzeko.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus