2018/06/27

Herrialde identifikatzem duen bandera urdin argi eta zuriaren sortzailea izan zen Manuel Belgranoren heriotzaren eguna gogoratzen du urtero Argentinak ekainaren 20an. Jaia egun publikoa denez, mota askotako ekintzak antolatzen dira auzo, herri eta hirietan herrialdean zehar efemeridea ospatzeko; Buenos Aires probintzia hegoaldeko Eusko Biltzar Euskal Etxearen kasuan, 'Joko arratsaldepasa' ...
Gehiago irakurri...
2018/06/27

Concordiako Magdala Arte Tailerreko ikasleek gonbidaturik, sorginen eta sorginkeriaren inguruko argazki produkzio batean hartu dute parte Concordiako Ibaiko Izarra-ko dantza taldeko dantzariek, Entre Rios probintzia argentinarrean. Jardunaldia Liquidambar Parkean egin zen eta ‘Akelarre’ dantzatzeko jantzi ohi dituzten soinekoak jantzi zituzten neskek, emaitzak ikusgarriak eta azpimarragarriak ...
Gehiago irakurri...
2018/06/26

Eusko Jaurlaritzaren Gobernu-Kontseiluak Jorge Fernandez Quintelaren izendapena onartu du gaur goizeko bere bileran Euskadiren Estatu Batuetarako ordezkari berria izateko, oraintsu arte kargu hori bete duen Ander Caballero Bartureni txanda hartzeko, beraz.
Gehiago irakurri...
2018/06/26
Gero eta gehiago dira Hego Amerikako euskal diasporan sanjuanak ospatzen dituzten euskal etxeak. Hotza gorabehera, edo agian hotza dela eta, –gogoratu ekainaren 21ean Ekuadorraren alde honetan hasia dena negua dela–, suak dira ekitaldietako protagonista nagusiak. Gaurko artikuluan, su eta festa horietako batzuen adibide batzuk: Buenos Aires, Bahia Blanca, Chivilcoy, Las Flores, Mar del Plata, Montevideo, Necochea eta Viedma-Patagones hirietan egindako ospakizunen argazki galeria.
Gehiago irakurri...
2018/06/26

Joan den astezkenean izan zen. Jai eguna aprobetxatuz –Banderaren Eguna da Argentinan ekainaren 20a– bere 29. urteurrena ospatu zuen Guillermo Larregui Euskal Etxeak, 160 gonbidatu lagun. Bazkaria animatzeko ardura dantzariena izan zen aurten ere, eta ondo baino hobeto bete zuten eginbeharra. Helduek euren koreografia kutunetako batzuk taularatu zituzten, tartean ‘Sorgin Dantza’. ...
Gehiago irakurri...
2018/06/25

Hiri huntan egiten zen lehenengo euskal festa zen, eta ederki pasatua da, joanden larunbatean. Eguna hastean aroa ez zen sobera lagun izan, baina orenek aitzina egin ahala euriaren irriskua urruntzen joan zen eta euskal festa azkartu zen New London-eko erdigunean, Parade Plazan, Baleen monumentua den lekuaren ondoan.
Gehiago irakurri...
2018/06/25
Hego Amerikako Jokoen 2018ko edizioa Bolivian jokatu da, Cochabamba hirian. Lehiaketaren XI. edizio honetan, hamalau herrialdetako ordezkariak aritu dira 35 kirol diziplinatan. Pilotan maila ona erakutsi dute kirolariek, guztiak Argentina, Bolivia, Peru, Txile eta Uruguaiko ordezkari.
Gehiago irakurri...
2018/06/25

Euskal kultura, historia eta hizkuntza zabaltzeko aukera paregabea ematen du euskal zineak eta ideia hori aplikatuz ‘Handia’ luzemetraia baliatu du Tres Arroyoseko Euskal Etxeak joan den asteazkenean. Hogeita hamar bat lagun bildu ziren Hiru Errekako egoitzan Aitor Arregi eta Jon Garañoren filma ikusi eta anfitrioiek eskaini zuten askariaz gozatzeko.
Gehiago irakurri...
2018/06/23
Iritsi da New Londonen Basque Fest-en data. Zerua goibel, baina New Londonen larunbat goizeko lehenengo ordua denean ari gara idazten lerrook, eta badirudi oraindik aukera dagoela eguraldiak eguna apur bat errespeta dezan. Euria eginik ere, ekitaldiek aurrera egingo lukete, hiriko plaza nagusian ipinitako oihaldendapeak babestuta. Baina larunbateko gauzez astelehenean informatuko dugu. Gaurkoan, Basque Fest-en bezpera dugu aipagai. Hona ostiralean egindako trikipoteoko bideo eta argazkiak.
Gehiago irakurri...
2018/06/22

National Geographic aldizkari estatubatuar ospetsuak artikulua argitaratu du gaur ostirala Picassok inspiraziogai hartu zuen Gernikako Bonbardaketari buruz, sarraskiko hainbat argazki eta infografia plazaratuz, Francoren aliatu ziren hegazki nazi eta faxistek 1937ko apirilaren 26an burutu zuten operazioaren xehetasun eta emaitzak aipatuta. Artikulua, National Geographic-en edizio espainiarrari dagokio eta ...
Gehiago irakurri...