euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Eneko Belausteguigoitia: "Vizcaínas eskola bakarra da Mexikon, duela 250 urtedanik etenik gabeko lanean aritu dena"

2018/07/04

Eneko Belausteguigoitia (argazkia Oskar M. Bernal-Deia)

Mexiko Hiriko Loiolako Inazioren Eskola, herriak gehiago Bizkaitarren Eskola edo Colegio de las Vizcaínas gisa ezagunago duena, euskal diasporako hezkuntza alorreko eraikin eta erakunde esanguratsuenetakoa bat da, eta instituzio enblematikoa hiriburu mexikarrean. Deia egunkariak elkarrizketa eman du argitara joan den asteburuan bertako Patronatuko ohorezko kide den Eneko Belausteguigoitiarekin, Marta Martinez kazetariak sinatua. Interesgarria zelakoan, bere aipu laburtua egin eta hona ekarri dugu, nahi duenak begiratua eman diezaion.

Gehiago irakurri...


2018ko sanjuanak: Diasporako euskal etxeek ekainaren azken eguneraino ospatu zuten, suaren inguruan, ilargipean (II)

2018/07/04

Saladilloko sorginak prest "lainoen azpian" ibiltzeko Euskal Herriko herri askotan ospatzen bada ere, badakigu sanjuanak ez direla jatorriz euskal jaiak edo soilik euskaldunen jaiak. Izan ere, Europako hainbat herritan ospatzen da, lekuan lekuko berezitasunekin. Aniztasun hori ere iritsi da euskal diasporara eta San Juan festak antolatzeko beste kolektibitate eta erakunde batzuengana jo ohi dute euskal etxeek, erretzeko panpinak diseinatzeko, sua pizteko edo, ...

Gehiago irakurri...


Txilen, Valparaisoko Euskal Etxeak proposamen interesgarria egiten die Euskal Herritik bertara ikasle iristen direnei

2018/07/03

Viña del Mar eta Valparaisoko Euzko Etxea Aurrekaririk gabeko gonbitea Txiletik dator eta Valparaisora edo Viña Del Marrera ikastera seihileko bat pasatzera etortzekoak diren Euskal Herriko truke-ikasleei dago bereziki zuzenduta. Euzko Etxeak bi apartamentu dauzka bere egoitzan, eta horietako batean garatzen ditu bere aktibitateak. Besteak hiru pertsonentzako tokia du, esan nahi baita bi gela –ohe bakarrekoa bat, bi ohekoa ...

Gehiago irakurri...


Mendozako Nafar Etxe argentinarreko ordezkaritza bat Nafarroan da egunotan, gertuagotik ezagutzeko Foru Erkidegoa

2018/07/03

Mendozako Nafar Etxe argentinarreko hamar kidek osatzen dute delegazioa eta egunotan bisitan dira Nafarroan, Foru Erkidegoko errealitatea in situ ezagutzeko asmotan, lehenengo eskuko ezagutza lortzearren. Taldeak Nafarroako Jauregia bisitatu zuen atzo eta bertan harrera egin zien Ana Ollo sailburuak, Pello Pellejero Komunikazio eta Erakunde arteko zuzendari nagusia ere partaide.

Gehiago irakurri...


Urkullu lehendakaria Galesera bidaiatuko da uztailaren 11-12an, CAFek bertan daukan faktoria bisitatuz besteak beste

2018/07/03

Urkullu Boisen, bertako euskal komunitateari mintzatzen, 2015ean Estatu Batuetara egin zuen bidaiaren baitan (arg. EuskalKultura.com) Iñigo Urkullu Lehendakaria Galesera bidaiatuko da uztailaren 11tik 12ra, izaera ekonomiko, instituzional eta enpresaria duen ostera batean. Lehendakaria Carwyn Jones Galesko ministro nagusiarekin batuko da, lankidetza memoranduma sinatuko dute, eta CAF enpresak Newport-en dituen instalazio berriak bisitatuko ditu. Euskadi-Basque Country esparru estrategikoak 'eskualde estrategiko'tzat ...

Gehiago irakurri...


AEBetako Wayland Baptist Unibertsitatean ikasteko neska golflari batentzako beka baten berri eman du Euskadiko Federazioak

2018/07/03

Neska golflari batentzako eskaintza zabaldu du Euskadiko Golf Federazioak, izan ere Estatu Batuetako Wayland Baptist Unibertsitatean ikasteko neska golflari batentzako beka bat da Federazioak Estatu Batuetatik jaso eta bere webgunearen bidez ezagutzera eman duena.

Gehiago irakurri...


Abian da EuskarAbentura, Mauletik Getxora 110 gazte euskaldun EH zeharkatzen, tartean Diasporako bi

2018/07/02

Igandean, uztailaren 1ean, Maulen bildu, eta biharamunean abiatu dira xiberotar hiriburutik EuskarAbentura espedizioa osatzen duten 16-17 urteko 110 gazteak, gehi laguntzaile diren 30 helduak, 140 lagun orotara. EH osoko partaideak dira, bi Diasporakoak: Argentinako Imanol Basterra eta AEBetako Unai Fraeters. 

Gehiago irakurri...


Euskal Argentina elkartearen bilera gaur Donapaleun, Euskal Astera urria-azaroan egingo duen bidaia prestatzeko

2018/07/02

Euskal Argentinaren 2018ko Biltzar Nagusiaren irudia, Donibane Garaziko Herriko Etxean Euskaldunek Argentinara eta Hego Konora izan zuten emigrazioa eta hango euskaldunak ardatz dituen Euskal Argentina elkarte baxenabartarrak bilera egingo du gaur arratsaldean Donapaleun, elkartean bi urtean behin Hego Konora egiten duen bidaiaren aurtengo proposamenaz hitz egiteko. Bidaia urriaren 30etik azaroaren 19ra egingo da, HB Evasion agentzia bidaiaren eskutik.

Gehiago irakurri...


Euskal esnez egindako postre gozoa dastatu nahi? Hurbil zaitez La Platako Euskal Etxera eta eskatu ‘Esne Gozoki’a!

2018/07/02

La Platako 'Esne Gozoki' “Esne Gozoki”a du izena Euzko Txokoak salgai daukan esne gozoak. Berez, ‘Matxin Burdin’ Liburutegiaren proiektua da eta Etxeko erreferente den Maria Fernanda Astigarragak EuskalKultura.com-i adierazi dionez, "Carnevali izena duen Magdalena herriko esnegileak markarik gabe egiten du esne gozo hau eta gero, erosten duen erakunde bakoitzak nahi duen izena jartzen dio. Gure ...

Gehiago irakurri...


Bere lehenengo CDa aurkeztu zuen atzo Montrealen bertako Sasi Ardiak taldeak eta emanaldia eskainiko du gaur Quebec hirian

2018/07/02

Sasi Ardiak folk talde euskal-quebectarra (argazkia Nahia Garat) Bere lehenengo CDa aurkeztu zuen atzo Montrealgo Club Balattou-n Montrealen Sasi Ardiak taldeak eta aurkezpen horretako bigarren urrats gisa, emanaldia eskainiko du gaur Quebec hirian, le Murhy pub-ean, arratsaldeko lauetatik zazpietara. Hirugarren emanaldi bat bihar asteartea, uztailaren 3an izango da, Tadoussac aterpetxean 21:30etan.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia