2019/02/12
Euskal Herrira iritsi bezain laster erabaki zuen Bendalak euskara ikasi behar zuela. Hizkuntza gehiago ikasteko asmoz, bertsogintza lantzea pentsatu zuen. Arabako Bertsolari Txapelketan arituko da kantuan. Ongi oroitzen du ikasi zuen lehendabiziko esaldia, «barkatu, andaluziarra naiz eta ikasten ari naiz». Bere asmoa gargardo bat nola eskatzen den ikastea zen, eta ezer asko gehiago. Eta begira noraino heldu den. Amaia Ramirez de Okariz Kortabarriak egin dio elkarrizketa Berrian.
Gehiago irakurri...
2019/02/12

Aberri Eguna ospatzeko Cañuelasko Euskal Etxeak urtero antolatzen duen Dantzarien Topaketa apirilaren 6an eta 7an izango da aurten, ohiko programarekin. Voucherren prezioa bakarra izango da aurten dantzari, zuzendari eta laguntzaileenzat eta $1.200 balioko ditu erromeria, ostatua (Smatan), eta igandeko gosari eta bazkaria barne. Larunbateko bazkariarekin, $200 gehiago izango dira ...
Gehiago irakurri...
2019/02/11

Valentziako Paternako Emilia Santano eta Bizkaiko Sodupeko Mari Ane Eguia izan dira 2019ko Diasporako Gutunen VI. Literatura Lehiaketako irabazleak, A eta B kategorietan hain zuzen, esan nahi baita euskara ikasle direnentzako (A) eta euskara normaltasunez erabiltzen duten euskaldunentzako (B) kategorietan. Orotara 25 lan original jaso dira, horietako lau Euskal Herritik, Argentinatik bost, Uruguaitik ...
Gehiago irakurri...
2019/02/11

'La Hermosa Fantasía de Propósito Final' (Azken xedearen fantasia ederra) dauka izenburu Ivan Preuss-en lehenengo luzemetraiak eta bere jaioterri Carmen de Patagones-en filmatu du. Ekoizletzatik jakinarazi dutenez, "Viedma eta Patagones eskualdean nabari daitekeen euskal marka eta bertako euskal ondarea ikusita", "elkarrizketak euskaraz eta Mari ...
Gehiago irakurri...
2019/02/08

Euskal musika eta dantza ikuskizuna Cordoba probintzia beretik, baina Villa Maria hiritik Alta Graciara bidaiaturiko Euzko Etxeko dantzari eta jotzaileen esku egon zen. ‘Mundu guztia Alta Gracian' (‘Todo el Mundo en Alta Gracia’) izeneko jaialdiaren lehenengo egunean euskal ordezkariek desfile eta inaugurazio ekitaldian hartu zuten parte ikurrina eskuan eta euskal ...
Gehiago irakurri...
2019/02/08

Buenos Aires probintziako Cañuelas hiriak urtarrilaren 22an ospatu berri du bere 197. urtebetetzea. Ekitaldia Plaza Nagusian egin zen, udal agintariak –Gustavo Arrieta alkatea eta Marisa Fassi kabineteburua buru–, erakundeetako ordezkariak, kolektibitateak eta herritarrak lagun, tartean hiriko Denak Bat euskal etxeko kide eta ordezkariak ere. Hainbat banderadun lekuko, lore ...
Gehiago irakurri...
2019/02/08

New Yorkeko Eusko Etxeak elkarteko bazkide egiteko deia egin die hirian eta inguruan bizi diren euskaldunei eta euskaldunen lagunei; eta baita ere bertan bizi ez badira ere munduan erreferentzia den hiri honetan Eusko Etxeak garatzen dituen ekimenak sostengatu nahi dituzten Euskal Herriko eta munduko euskaldunei eta euskaldunen lagunei ere. Bere hurrengo bilera datorren igandean egingo du Eusko ...
Gehiago irakurri...
2019/02/07

Salt Lake Cityn egoitza duen Utah-ko Euskal Etxea anfitrioi, datorren larunbatean, otsailaren 9an, egun osoko euskal programa iragarri dute bertako euskaldunek. Kronologikoki, goizeko 8etan, NABO Ipar Ameriketako euskal elkarteen federazioak bere neguko bilkura egingo du, AEBetako eta Kanadako euskal etxe eta elkarteetako ordezkarien bilgarri. Egunean zehar garatuko den bilera horren ondotik, iluntzean, publiko ...
Gehiago irakurri...
2019/02/07

Azken orduotan jakinarazi du Laurak Bat Euskal Etxeak ‘Buenos Aires Celebra al País Vasco-BAC’ edo ‘Buenos Airesek Euskal Herria ospagai’ jaialdiaren data. Argentinako hiriburuan egiten den festaldi handiena maiatzaren 12an, igandea, izango da, beti bezala Mayo etorbidean, eguerditik arratsaldeko seietara. 2019ko BACek aurreko edizioen helburu bera izango du; esan nahi baita ...
Gehiago irakurri...
2019/02/06

Urtarrilaren 29an bete ditu urteak Buenos Aires probintziako euskal etxe zaharrenak eta 29an bertan ospatu zuen, denboran zehar instituzioko kide eta protagonista izan diren garai guztietako lagunekin. Zorion mezu ugari jaso zituzten bahiatarrek urtebetetzea dela eta, tartean Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendari Gorka Alvarez Aranbururena (mezua, hemen). Urteurreneko jaian, ...
Gehiago irakurri...