2019/04/10

Joan den astelehenean hasia da Salton Harriagueren Astea eta aste osoan zehar eta datozen egunetan zenbait ekitaldi gauzatuko dira, Uruguaiko hiri honetan ezarrita bertako aurrerabideari ekarria egin zion Pascual Harriague hazpandarraren figura omendu eta gehiago ezagutarazteko, baita bere istorioa medio Saltoko departamentuarentzat eta Uruguaiko Errepublika osoarentzat emankorrak izan diren hainbat eta hainbat ...
Gehiago irakurri...
2019/04/10

Buenos Aires probintziako herri honek bere Gaztaren Azoka famatua ospatzen zuen eta, herriko euskal etxea momentu honetan jarduerarik gabe badago ere, euskal gizataldeak bere ordezkariak izan ditu martxoaren 30ean eta 31an egin den jaialdi eta erakusketa handi honen hirugarren edizioan. Chacabucoko Guillermo Larregui Euskal Etxeak hirugarren urtez jarraian eraman ditu euskal dantzak festara; aurten ...
Gehiago irakurri...
2019/04/09

‘Anima Zaitez!’ programaren laugarren edizioa 2019ko uztailaren 5etik 21era egingo da eta Euskal Herriko 21 eta 30 urte arteko gazte euskaldunei dago zuzenduta. Gazteek euskal kulturari lotutako tailerrak eskaini beharko dituzte, konparazio euskal dantzak, musika, euskara eta sukaldaritza, beraz gutxienez aipatu arlo horietako biko ezagutzak beharko dituzte izan, ez nahitaez ...
Gehiago irakurri...
2019/04/09

‘Voces de una tierra noble’ (Lur noble baten ahotsa) saioa Neuquen probintzia argentinarreko Capital FM irratian emitituko da larunbatero, ardutradunak Comahueko Euskal Etxeko erreferente diren Sonia Beltran, Francisco Sevila, Manu Molina eta, taldeko berriena, Sebastian Inzunza direla. Programan bi arlo nagusi jorratuko dira: alde batetik, euskal kultura eta ohiturak; bestetik, ...
Gehiago irakurri...
2019/04/08

Liburua San Luis Potosiko Unibertsitate Autonomoak eman du argitara, izenburu "Auge y ocaso de una dinastía de enprendedores, navegantes y escribanos vascos a caballo entre el Viejo y el Nuevo Mundo: Los Basurto de Guetaria" duela eta Roman Basurto Larrañaga (Euskal Herria) eta Ramón Alejandro Montoyaren (Mexiko) lanaren emaitza da. Joan den astean aurkeztu dute San Luis Potosin, ...
Gehiago irakurri...
2019/04/08

Aste honetako ostegunean bertan ekingo dio euskal etxe josecepaztarrak euskal kultura eta Euskal Herriko errealitatea komunitatearengana hurbiltzeko helburua duen urte osoko proposamen honi. Informazioa trukatzea eta elkartasuna sustatzea ere badira zikloaren asmoak, “beti ere giza eskubideak ikuspegi, genero ekitatea eta hizkera ez-sexistaren erabilera gogoan, eta herri eta eskualde erakundeen ...
Gehiago irakurri...
2019/04/08

"Hegazkinen erasoak Sebastian eta Trinidaden arteko ezkontza hondatu zuen 1937ko ekainean, baina azkenen ezkondu ziren". Argentinako euskal etxe eta euskal gizatalde giroetan pertsona arras ezaguna den Mikel Ezkerro (Rawson, 1938) hizlari, historialari eta euskal diasporaren zabaltzailea bere gurasoez eta Argentinan eta Euskadin pasatu zuen haurtzaroaz mintzatu zaio Iban Gorriti kazetariari, ...
Gehiago irakurri...
2019/04/05

Korrikaren lekukoak 21. edizio honetako lehenengo urratsak eman zituen atzo Garesko plazan, jendetza bat lagun eta sostengu zeukala. Datozen egunotan eta 14an Gasteiza iritsi aurretik, 2.500 kilometro egingo ditu, erraz esaten diren xifrak, baina egiaz duten neurria hartzeko eseri eta irudikatzeko saio handia eskatzen dutenak. Are gehiago, jakinik munduko hainbat lekutan izango duen --izaten ari ...
Gehiago irakurri...
2019/04/05

Euskal PEN Kluba, Garabide Elkartea, Erroa Argitaletxea eta Guatemalako Kakchiqel Unibertsitate Maiarekin batera, liburu bat ari da prestatzen munduko hainbat hizkuntza indigenetan idatzitako olerkiak bilduz, literatura emaitza hauek munduarentzat diren altxor garrantzitsua erakutsi eta agertarazteko, Hizkuntza Indigenen Nazioarteko Urtea izendatua izan den 2019 hau baliaturik.
Gehiago irakurri...
2019/04/05
Boisen euskara irakasle den Oihana Andionek bidali digu artikulua, NABOko Euskara koordinatzaile den Aitor Iñarraren bidez. Artikulua bere ikasleetako hiruk idatzia da, eta horietako bik Boisen egin eta ETBko Arte[faktua] saioak eman zuen bideoa aipatzen dute. Artikulua eta bideoa bildu ditugu hona. Boiseko Euskal Museoa egoitza duten klase hauetan Euskal Herriko prentsa eta euskarazko ekimen eta artikuluak aztertzen dituzte ikasleek. Zorionak, eta aurrera, geure irakurle ere bazaretela dakigun Boiseko lagunok!
Gehiago irakurri...