euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

65. urteurrena ospatuta, komunitateari eskaintzen dizkion tailerren zerrenda zabaldu du Bolivar-ko Nafar Etxeak

2019/05/28

Bolivarreko Nafar Etxearen 65. urteurrena Buenos Aires probintziako Bolivar herriko Nafar Etxeak bere 65 urteurrena ospatu du apirilean –1954ko urtarrilaren 31an sortu zen– izan ere afari handi batekin. Elkarretaratzean emanaldi berezia eskaini zuten, urtero bezala, Etxeko dantzariek, erakustaldi polita osatuz Etxeko neskatxoek gauean zehar. Luisina Teruel zuzendari, jarduera nagusia dira erakundean nafar dantza klaseak, doakoak, ...

Gehiago irakurri...


Patricia O'Connor, USAC Donostia: «Gure ikasleek munduari beste modu batera begiratuz uzten dute Donostia»

2019/05/28

Patricia O'Connor-ek urte gehiago eman ditu bizitzen Donostian Estatu Batuetan baino (arg. Michelena-DV) Patricia O'Connorrek 35 urte daramatza Donostian. Izatez New Jersery-koa Estatu Batuetan, gaztetxo zela etorri zen Donostiara, garai hartan hastapenean zen University Studies Abroad Consortium (USAC)  programa bertan abiatzeko lanetan eta ardura hori eman ziotelarik orduan senarra zuen Felix Menchacatorreri, duela urte batzuk zendua. Ikasleei klase ematen hasi eta programaren ...

Gehiago irakurri...


Raul Iturria ministro ohi uruguaitarrak ‘Aporte vasco al Uruguay’ liburua aurkeztu du Montevideoko Euskaro Etxean

2019/05/27

‘Aporte vasco al Uruguay’ liburuaren aurkezpena Euskaro Euskal Etxean ‘Aporte vasco al Uruguay. Vasconia Uruguayensis’ (Euskal ekarpena Uruguain. Vasconia Uruguayensis’) liburua bere egile Raul Iturria idazle eta politikariak aurkeztu zuen maiatzaren 17an Uruguaiko hiriburuko Euskaro Euskal Etxean. Lagun ugari bildu ziren Elkarteko aretora Durazno departamentuko alkate eta herrialdeko barne ministroa ere izan zen Iturriaren ikerlanaren berri izateko. ...

Gehiago irakurri...


UNPaz Unibertsitateko Migrazioei buruzko III. Jardunaldiek euskal diaspora argentinarra hartu dute mintzagai

2019/05/27

UNPaz-eko Migrazioei buruzko III. Jardunaldiak ‘Cartografías en movimiento: memorias, violencias y resistencia' (Kartografia higikorra: memoria, indarkeria eta erresistentzia) lelopean antolatu ditu aurten Jose C. Pazeko Unibertsitate Nazionalak Migrazioei buruzko Jardunaldiak. Programa honen barruan, euskal gizataldeari buruzko mahai bat osatu zuen Unibertsitateak, kolektibitateko zenbait erreferente gonbidatuta, tartean Sara Pagola ...

Gehiago irakurri...


Corpus Christiko Eusko Etxeak, euskal eta jesuita-guarani mural batez edertuko du bertako Euskaldunen Plazatxoa

2019/05/24

Corpus Christiko Euskal Etxeko arte tailerra Arte tailer bat jarri du martxan joan den larunbatean Misiones probintziako Corpus Christiko Eusko Etxeak bi helburu gogoan: esgrafiatzeko teknika erabiltzen ikastea eta mural tematiko bat egitea. Tailerrak lau klase izango ditu eta landuko du, besteak beste, euskal eta jesuitiko-guarani kulturen sinbolo eta ikurgintza, koloreen konposizioa eta esgrafiatzeko teknika. Aldi berean tailerreko ikasleek Plazoleta de ...

Gehiago irakurri...


'Euskel Biotza'ko lan-taldeak bere burua sukaldari bihurtu eta stand gastronomikoa ireki zuen Gizataldeen Jaian

2019/05/24

Euskel Biotza Euskal Etxeko lan taldea Gizataldeen Jaialdian Roldango Gizataldeen Jaialdia, Santa Fe probintzian argentinarrean, joan den larunbat-igandean egin zen herriko Geltokiko Pasealekuan. Bertan hamabost stand muntatu zituzten kolektibitateetako ordezkariek, Euskal Etxea tarteko, eskulan azoka batekin batera. Aurreko urteetan ez bezala, Euskel Biotzak 'txoko gastronomiko' bat muntatu eta Euskal Herrian oso ohiko eta preziatuak diren bi ...

Gehiago irakurri...


NABO Biltzar Nagusiak eta bertako Euskal Etxearen Bestak, euskaldunen biltoki bilakatuko dute asteburuan Bakersfield

2019/05/23

NABO Biltzar Nagusiak eta bertako EEaren Bestak, euskaldunen biltoki bilakatuko dute asteburuan Bakersfield 75 urte ari da betetzen aurten Bakersfield-eko Euskal Etxea, Kern County Basque Club. Eta hori ospatzeko, egitarau potoloa prestatu du asteburu honetarako, batetik NABOren 2019ko Biltzar Nagusia bertan antolatuz, ostiral honetan; eta, horrekin batera, bere ohiko maiatzeko piknik eta besta Estatu Batu osoko euskaldunen biltoki eta elkargune bilakatuz asteburu osoan (ez ahaztu datorren astelehena jai dela Estatu ...

Gehiago irakurri...


Xabier Irujok "Gernika, Genealogy of a Lie" liburua aurkeztu du, frankistek Gernikaz zabaldutako 31 gezur bilduz

2019/05/23

Xabier Irujo atzo Donostian, 'Gernika, Genealogy of a Lie' liburua aurkezten Koldo Mitxelenan (arg. Maialen Andres / Foku / Berria) Frankismoak eta enparauek Gernikaren bonbardaketaz esan zituzten 31 'gezur' bilduz liburua plazaratu du ingelesez Xabier Irujo (Caracas, 1979) Nevada-Renoko Euskal Ikasketa Zentroko zuzendariak, Sussex Academic Press argitaratzaile. Liburua, aurretik gaztelaniaz argitara emaniko La verdad alternativa (2017) lanaren ingelesezko bertsio moldatua da eta atzo aurkeztu zen Donostian. Hona gaiari ...

Gehiago irakurri...


Artista baten eta sommelier baten lekukotasunek estreinatu dute Viedmako Aberri Etxearen 'Diasporako jendea' ziklo berria

2019/05/22

Elizabet Arrarás, Mónica Insaurralde eta Betiana Gabilondo ‘Diasporako Jendea’ izeneko zikloa estreinatu du Viedma eta Carmen de Patagones eskualdeko Euskal Etxeak maiatzaren 16an. Zikloaren lehenengo topaketan Monica Insaurralde artista plastikoak eta Betiana Gabilondo sommellierrak euren lanari buruz hitz egin zuten, bakoitza bere ogibidearen sekretuak partekatuz publikoarekin eta Euskal Herriarekin duten loturaz mintzatuta bete-beteta zegoen areto ...

Gehiago irakurri...


Mahaia euskal gizataldeari buruz UNPaz-en Migrazioei buruzko III. Jardunaldietan, EuskalKultura.com ere tarteko

2019/05/22

Euskal gizataldeari buruzko egitaraua bihar izango da, UNPaz-eko Migrazioei buruzko Jardunaldiien baitan Jose C. Pazeko UNPaz unibertsitateak antolatu dituen Migrazioari buruzko III. Jardunaldiak maiatzaren 23 eta 24an egingo dira, “migrazioaren fenomenoa osatzen duten dimentsio anitzak mahaigaineratzeko eta horien inguruan ideiak trukatu eta eztabaidatzeko”. Aurreko edizioetan ez bezala, aurtengo mintegiak euskal gaiei buruzko mahai oso bat osatu du, kolektibitateko zenbait erreferente ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia