2019/06/11

Aktibitate handiko Euskal Etxea da urtean zehar Chivilcoyko Beti Aurrera; ekintza kulturalak, artistikoak eta olgetarakoak antolatzen ditu, oso erantzun onarekin gainera. Haatik joan den asteburuko biak bereziak izan dira, hala esan digute. Igandean La Platako Euzko Etxeko Cesar eta Andoni Etcheverryren bisita jaso zuen bertako Amalur sukaldaritza taldeak eta elkarrekin 2018ko ‘Los Sabores de ...
Gehiago irakurri...
2019/06/10

Datorren asteazkenean, ekainaren 12an, Euzko Etxea bilgune duen Villa Mariako euskal gizataldeak Urteroko Ezohiko Batzar Orokorra egingo du, zuzendaritza berritzeko hauteskundeak barne. Izan ere, hauteskundeei dagokienez, bertako ‘El Diario’ kazetak argitaratu duenez, ‘borroka mediatiko’ batean sartu dira lehian arituko diren bi zerrendak. ‘Gernikako ...
Gehiago irakurri...
2019/06/10

Hamabost partaideen artean, 10 argentinarrak izango dira, hiru estatubatuarrak, bat uruguaitarra eta beste bat kolonbiarra. Eusko Jaurlaritzaren EHAA-BOPV buletin ofizialak bere gaurko edizioan plazaratu du 2019ko Gaztemundu programan parte hartuko duten euskal etxeetako hamabost gazteon izen-zerrenda. Gogora dezagun, Gaztemundun parte hartuko duten gazteek kultur elkarte eta erakundeen antolakuntzari buruz ...
Gehiago irakurri...
2019/06/07

Gaztea izan arren, nazioarteko ibilbide luzeko sukaldaria da Oskar Urzelai dabarra, euskal gastronomiaren enbaxadari dagoen lekuetan dagoela, eta oraingoan jatetxe berria zabaldu duelarik, berea, berak nahi bezala eskainiz gosari/bazkari/afariak, pintxoak eta mokaduak Jakartako Senopati barrutian, bere gustura, hainbat euskal keinu dekorazio dituen lokalean, urrats berria emanez dagoeneko trinkoa daukan karreran. ...
Gehiago irakurri...
2019/06/07

Marcos Pazeko ‘Zuhaitzaren Herria’ Euskal Etxeak udaleko dirulaguntza jaso du lege izaera lortzeko egin behar diren izapide gastuei aurre egiteko. Etxeko erreferente den Martin Garitonandiak azaldu digunez, “udalak laguntasuna eman ohi die bertako elkarteei beren egoera legeztatzeko; bultzada ona da, dirua emateaz gain, aholkuak ere eman dizkigutelako. Guk derrigorrezko izapide ...
Gehiago irakurri...
2019/06/06

GureTxokoko kide den Cynthia Uberuaga andereñoak gonbidaturik, euskal immigrazioaz eta batez ere panpa argentinarrera iritsi zen euskal inmigrazioaz hitz egin zien Isabel Bidegain Elortegui irakasleak Azulgo 62. Zenbakiko Eskolako 3. urratseko ikasleei. Klasea honako galdera hauek erantzutean oinarritu zen: “Zer da euskalduna izatea?”, “Nondik eta zergatik etorri ziren euskaldunak?”, ...
Gehiago irakurri...
2019/06/06

‘Berriketari’ buletinak bere 101. zenbakia argitaratu du orain aste gutxi. Ohi bezala, zenbakiak euskal etxeak gazutatutako azken jarduera eta ekimenen berri biltzen du, hala nola honakoan Aberri Eguna eta Gernikako Bonbardaketaren urteurreneko ekitaldiei eta Txileko hiriburuan egin zen 21. Korrikaren atalari buruzko informazioa. Horrez gain, hiriburu euskal elkarte ...
Gehiago irakurri...
2019/06/06

Sukaldaria, eta aldi berean euskara ikaslea da Necocheako Euzko Etxean Marcia Barnaba. Berak proposaturik, txikienei zuzendutako sukaldaritza tailerra egin dute Necocheako euskal elkartean joan den asteko ostiralean, maiatzaren 31an. Tailerrean pintxo gazi-gezak, urdaiazpiko eta gazta ‘loreak’ zeliakoentzat, eta bainilazko pastak egiten ikasi zuten neska-mutikoek. Ekimeneko buru, ...
Gehiago irakurri...
2019/06/05

Aurten, Anjel Lertxundiren Otto Pette. Aurten ere, Bilbo Zaharra euskaltegiak deituta, Klasikoen Etenik Gabeko Irakurraldia egingo da Bilboko Arriaga antzokian. XII edizioa izango da, ostegunean egun osoan burutuko da 12 orduz jarraian, goizeko 8:00etatik hasita, eta aurtengo irakurgaia hautatzeko, Anjel Lertxundiren Otto Pette eleberria argitaratu ...
Gehiago irakurri...
2019/06/05

Euskaldunen immigrazioa ez zen trumilka gertatu Kubaren kasuan. Ez dira bertako talde nabarmenetakoa izango, baina kopuruz talde nagusienen artean ez kokatu arren, leku batzuetan, Cienfuegos-en esaterako, nabarmena izan zen bertako ekonomia, politika eta gizarteari egin zioten ekarpena. Euskal izenak tartekatzen dira Kubako historian, eta baita industria batzuetan ere, hala nola azukre eta ronarenean. ...
Gehiago irakurri...