euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Xabier Harlouchet, Brasilen eta Quebec-en ibili ondoren, etxera bueltatu da bere emaztearekin hotel bat irekitzeko

0999/12/31

Xabier Harlouchet euskaldunak Brasilen ezagutu zuen Cristina, bere emaztea. 2000. urtean elkarrekin abiatu ziren Quebec-era eta bost urtez egon ziren han bizitzen. Gaur egun, bi seme dauzkate --Unai eta Daia-- eta duela bi urte itzuli ziren Euskal Herrira, Irisarrira. Hemen Aire Berria izena duen proiektua martxan ipini dute; herrian zegoen etxe zahar bat berritu dute landa-etxea edo hotela irekitzeko.

Gehiago irakurri...


Bidai interesgarrietan euskal gizonen presentzia gogorarazten du liburu batean Angel Martinez Salazarrek

0999/12/31

Angel Martinez Salazar idazle eta kazetaria Amerika, Asia eta Afrikara bidaia egin dituzten hainbat euskal gizonen abenturak kontatzen ditu bere liburuan Angel Martinez Salazar idazle eta kazetariak: Euskal bidaiarien memoria. Esplorazioa eta abentura. Lehen begiradan badirudi euskal gizonek oso bidaia gutxi egin dituztela, baina istorio hauek guztiek kontrakoa esaten dute. Arrantzale eta marinelak izan dira munduan zehar bidai gehienak egin dituztenak, baina funtzionariek, abenturazaleek, piratek, soldaduek, geografoek edota biologoek ere abenturak izan dituzte eta idazlearen helburua hori izan da: hauen berri ematea.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia