euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Ana Agirre sailburuak Mexikon kokatutako euskal lantegiak bisitatu ditu, herri honetara egin duen bidaian

2007/03/17

Ana Agirre sailburua Queretaroko 'Eika México' lantegira egin zuen bisitaldian eginiko argazkian Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo saileko eta SPRIko ordezkaritzak Mexikon kokatuta daude 32 euskal enpresetako batzuk bisitatu ditu egunotan, herrialde honetan barrena egiten ari den bost eguneko biraren barruan. Bilera hauetan euskal enpresariek Mexikon kokatzearen esperientziaren nondik norakoak kontatu dizkiote sailburuari, datozen urteetarako aurreikuspenak jakitera emanez.

Gehiago irakurri...


Pedro Azcoiti diputatu radikalaren ekimen batek Gernikako bonbaketaren 70. urteurrena gogoratu nahi du Argentinan

2007/03/16

Pedro Azcoiti diputatu radikalak aurkeztu du ekimena Argentinako Diputatu Ganbaran Pedro Azcoiti diputatu radikal argentinarraren deklarazio proiektuak proposatzen du 'hegazkin alemanek Espainiako gerra zibilaren baitan Gernika hiri euskaldunaren kontra 1937ko apirilaren 26an eginiko bonbaketaren 70. urteurrenaren oroitzapena egitea; berretsiz beharrezkoa dela bakearen aldeko bilaketa etengabea, etnia, erlijio edo beste edozein motatako aniztasunarekiko errespetua oinarri'; Kongresu argentinarreko alderdi desberdinetako euskal jatorriko diputatuek sinatu dute ekimena, parlamentario.com webguneak biltzen duenez.

Gehiago irakurri...


Fermin Muguruzak Paris, Bartzelona, Los Angeles, Mexiko, Caracas eta Habanan joko du apiril eta maiatzean

2007/03/16

TalkaTour 2007 biraren promozio afitxa Hiru urte birarik egin gabe eman ondoren Ameriketako zein Europako hainbat herrialde bisitatuko ditu Fermin Muguruzak datozen hilabeteetan. 'Talka Tour 2007' izeneko birarekin eta 'Afro-Basque Fire Brigade' talde berriarekin itzuliko da musikaria. 'Euskal Herria Jamaika Clash' lanaren abestiekin batera abeslari irundarrak musika munduan eman dituen hogeita bost urteetako lan ezagunak ere eskainiko ditu publiko zaletuaren gozagarri.

Gehiago irakurri...


Sarean da Gaur 8, internet eta astean behingo paperezko edizioa uztartzen saiatuko den Gararen ekimen berria

2007/03/16

Gaur 8-ko taldea: Xole Aramendi, Imanol Amiano, Jose Angel Oria, Joxean Agirre, Amagoia Mujika eta Haritz Rodriguez (argazkia Jon Urbe/Argazki Press) Joan den larunbatean plazaratu zen estreinekoz Gaur 8 izenarekin Gara egunkariaren gehigarri berria. Astekari gisa aurkezten den hau, bere izenari jarraiki, ondoko asteari begira dago. Euskara hutsean interneta eta papera uztartzen saiatuko den komunikabidetzat dauka bere burua. Bertan Diasporak atal berezirik izango ez badu ere, Gaur 8ko arduradunek arreta berezia emango diote, Haritz Rodriguez kazetariak, Caracasen jaiotako euskalduna bera, EuskalKultura.com-i azaldu dioenez.

Gehiago irakurri...


Bordeleko Euskal Etxeak HABErekin lankidetza akordioa sinatu du euskara klaseak eman eta irakasleak trebatzeko

2007/03/16

HABE eta Euskal Etxeko arduradunak akordioa sinatzen (argazkia K. Z.) HABEk eta Bordeleko Euskaldunen Biltzarra euskal etxeak euskara klaseak bultzatzeko hitzarmena sinatu dute. Joan den asteazkenean, martxoaren 7an, elkartu ziren Bordelen Euskaldunen Biltzarra euskal etxeko eta HABEko ordezkariak. Euskal Etxearen izenean Jean Marc Goyénèche lehendakari berriak sinatu zuten akordioa. Bilera berean HABEk eta erakunde euskal-bordelesak euskara klaseak hobetzeko hainbat neurri aztertu zituzten.

Gehiago irakurri...


Bartzelonako Euskal Etxeak Korrika 15eko ekitaldiak jasoko dituen Argazki Lehiaketa antolatu du

2007/03/16

Bartzelonan egiten duten Korricursa bitxia Bartzelonako Euskal Etxeak Concurs Fotográfic Korrika a Barcelona lehiaketa jarri du abian, AEKren lasterketa euskaltzalea dela eta bertan antolatutako ekitaldien irudiak jasotzeko asmoarekin. Asteartean hasi ziren aipatu ekitaldiok eta martxoaren 24era arte luzatuko dira. Argazki hoberenak 300 euroko saria jasoko du eta irudi hoberenak Euskal Etxean izango dira ikusgai datorren apirilaren 13tik aurrera.

Gehiago irakurri...


Sail hau uztailean itzuliko da. Barkatu eragozpenak

2007/03/16

Gehiago irakurri...


Ana Agirre Industria sailburua agintari eta euskal enpresariekin bildu da Mexikon egiten ari den bidaian

2007/03/15

Eusko Jaurlaritzako Ana Agirre Industria sailburuak Mexikoko bidaian egin duen ekitaldietako batean Eusko Jaurlaritzako Industria sailburua, Ana Agirre, bost eguneko bira egiten ari da Mexikon, herri honen eta Euskal Herriaren arteko harreman industrialak sakontzeko helburuarekin. Euskal enpresa askok interesak dituzte Mexikon eta horietako batzuk lantegiak ere jarri dituzte herrialde honetan. Bidaia honetan Agirre euskal enpresariekin eta Mexikoko Industria eta Energia arloko arduradunekin bildu da. Bihar sailburua San Luis de Potosín izango da, Fagor Industrial-en lantegi berria inauguratzeko.

Gehiago irakurri...


Xuxen, euzkarazko ortografia zuzentzailea, on-line erabiltzeko bi aukera gehiago ematen ditu Elekak

2007/03/15

Google eta Euskalbar-ekin erabil daiteke  XUXENweb Eleka enpresak bi bide berri prestatu ditu bere ortografia zuzentzailea on-line eta doan erabiltzeko. Euskalbar, Firefox nabigatzailearentzat hizkuntza gehigarria eta Google-ren hasiera pertsonalizatuari gehitzeko 'gadget-a' prestatu ditu linguistika ingeniaritzara dedikaturiko enpresak. Hilabete hasieran jarri ziren eskuragarri bi aukera berri hauek.

Gehiago irakurri...


Arrakastaz ekin diote Buenos Aires-ko Euskaltzaleak elkartekoek 2007 euskara eta euskal kultura ikasturteari

2007/03/15

Euskaltzaleak-en euskara eta euskal kultura tailerraren lehenengo saioa, atzo Mexiko 1880n Arrakastaz hasi ziren joan den astelehenean Buenos Aires-ko Euskaltzaleak elkartean 2007 ikasturte berriko euskara eta euskal kultura eskolak. 'Betiko helburuak jarraituz eta betiko gogoekin', Marina Aranguren bertako euskara irakasleak EuskalKultura.com-i adierazi dionez. Astelehenetik hasita, egunero joan dira agertzen maila eta ikastaro bakoitzeko ikasle-irakasleak, Mexiko 1880 kaleko euskal eskolaldiari hasiera emanez. Aurten, 'aurreko hirurogeita hamar urte baino gehiagotan bezala', Euskaltzaleak elkartea euskara eta euskal kultura arloan hartua duen engaiamenduari erantzuten saiatuko da Buenos Airesen, 'bertako euskal irakasleen eskutik, Euskal Herriko euskaldunekin amankomunean daukagun euskal kulturaren mesedetan'.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia