euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Horacio Marottok diseinatutako euskal afixek iragartzen dute Toki Eder Euskal Etxearen 2007rako programa

2007/04/04

Toki Eder Euskal Etxearen kanpoko aldea, Horacio Marottoren afixe eta diseinu lanekin Artista da José C. Paz herri argentinarreko Toki Eder euskal etxeko lehendakari hautatu berria duten Horacio Marotto, eta urteak daramatza afixak eta bestelakoak diseinatzen. Berak eginiko lanek behin baino gehiagotan iragarri izan dituzte hango eta hemengo euskara klaseak eta, oro har, Argentinako euskal ekintzak. Toki Eder-eko presidente hautatu berria izanak ez dio aitzekirik eman bere Euskal Etxeak 2007rako antolatzen dituen ekintzen afixak ez egiteko eta aurtengoan ere berak sortutako lanak dira José C. Paz-eko herritarrei euskal ekintzetara ingura daitezen gonbitea luzatzen diena [Bere estiloa gustatzen bazaizu bederen, zergatik ez berari enkargatu zure erakundeak, Diasporan edo Euskal Herrian, egin behar duen hurrengo ekitaldiaren kartela?]

Gehiago irakurri...


Produktoreek lortutako hainbat akordiorekin itxi da New Yorkeko Basque Film and Media Arts Festival jaialdia

2007/04/03

New Yorkeko jaialdian parte hartu zuen euskal ordezkaritza (argazkia L.Foncillas) Pablo Malo zuzendari donostiarraren 'La sombra de nadie' filmearen emanaldiak itxi zuen joan den ostiralean Manhattanen hiru egunez egin den Basque Film and Media Arts Festival, Euskal Zinema jaialdia. Euskal zine zuzendari eta ekoizleek bilerak eta topaketak egin dituzte New Yorkeko industria independentearen kideekin eta hainbat hitzarmen eta lankidetza adostu dituzte.

Gehiago irakurri...


20.000 lagun Iruñean 15. Korrika errezibitzen; Argentina, Txina, Madril eta Bartzelonan ere ibili da herri lasterketa

2007/04/02

Shanghaiko Euskal Etxeko korrikalariak (argazkia Shanghai EE) Iruñeko helmugara iritsi zen atzo Korrika 15, Euskal Herrian zehar hamar egun eta 2.360 kilometroko ibilbidea egin ondoren. Euria eta hotza izan dira nagusi bidean, baina Iruñeko helmugan 20.000 euskaltzaleen berotasuna zuen zain AEK-k antolaturiko lasterketak, euskararen aldeko eskabidea ozen eta argi egiteko. Iruñean ez ezik, munduko hainbat bazter eta txokotan ere izan du oihartzuna Korrika 15-ek eta Shanghai (Txina), Mar del Plata (Argentina) edo Madril eta Bartzelonak ere euren Korrika propioa izan dute.

Gehiago irakurri...


Urdaneta-ri buruzko Nazioarteko Kongresua egingo dute Ordizian itsasgizonaren jaiotzaren 5. mendeurrenean

2007/04/02

Mexiko bezalako tokietan pertsonaia handia da Andres Urdaneta deskubrimendu handia izan zen 'Itzulbidaia'-ri esker, Filipinak & Amerika artean Andres Urdaneta apaiz, itsasgizon eta esploratzailea jaio zeneko 500. urteurrenaren ekitaldien prestaketak aurrera darrai bere jaioterrian, Gipuzkoako Ordizian. Herriko Udalak hainbat ekitaldi prestatu ditu eta horien artean garrantzi berezikoa da datorren urtean burutuko den nabigatzailearen inguruko Nazioarteko Kongresua. Ordiziako kultur arduradunek ahaztu samarra dagoen pertsonaiaren irudia berreskuratu eta gaurkotu nahiko lukete.

Gehiago irakurri...


Gaztetxulo aldizkaria Gaztezulo izatera pasa da, formatu berria hartzearekin batera; sareratzea, maiatzean

2007/04/02

Izena ez ezik itxura berrituta iritsi da Gaztezulo-ren apirileko zenbakia; bihar aurkeztuko da Bilbon
Argitalpena Gaztetxulo deitzetik Gaztezulo deitzera pasatuko da. Aldaketak baina aldizkariaren beste alorretan ere eragina izango du, hala nola, teknologia eta zerbitzu berriek arreta handiagoa jasoko dute bere orrialdeetan, eta nazioarteari irekiagoa egongo da hemendik aurrera. Bihar egingo dute Bilbon eraldaketa ospatzeko arduradunek antolatu duten festa. Gainera, maiatzaren 1ean, sareratzeko jauzia emango du Gaztezulok.

Gehiago irakurri...


NYeko argitaletxe batek euskara ikasteko metodoa berrargitaratuko du, euskal hiztunen ahots grabaketekin

2007/04/02

'Beginner's Basque' metodoaren edizio berriak euskal hiztunen grabazioak ekarriko ditu ere New Yorkeko (AEB) Hippocrene Books argitaletxeak berriro plazaratuko du Beginner's Basque euskara ikasteko liburua eta oraingo honetan euskaldunek grabaturiko bi audio CD gehitu dizkiote. Material didaktiko hau bereziki prestatua da gure hizkuntza ezagutzeko gogoa duten ingeles hiztunentzat. Bi konpaktuen grabaketa egin ahal izateko argitaletxeak New Yorkeko euskal hiztunei proiektuan parte hartzeko gonbitea egin zien eta Hippocrene-ko arduradunen esanetan 'erantzuna itzela izan da: agerian da euskaldunak oso harro daudela euren hizkuntzaz', adierazi dute.

Gehiago irakurri...


Chinoko Euskal Etxeak Bizi Emankorra sariarekin eskertu du Aguerre eta Duhart senar-emazteen ekarpena

2007/04/02

Bizi Emankorra sariaren irabazleak (ezkerretik eskubira): JB & Claudia Aguerre eta Carmen & Jeannot  Duhart (argazkia ChinoBC)

Chino Basque Club Euskal Etxe kaliforniarrak aurtengo 'Bizi Emankorra' sariak banatu berri ditu. Bi bikotek jaso dute saria: JB & Claudia Aguerrek eta Carmen & Jeannot Duhartek. Sari honekin Chinoko bazkideek senar-emazte hauek Euskal Etxearen alde egindako lan eskerga aitortzen dute, Kaliforniako txoko honetan euskal kulturaren alde eginiko ahalegina eskertuz. Sari banaketa joan den martxoaren 25ean egin zuten, elkarteko kide eta lagun ugari bildu zituen bazkarian. Chino Basque Clubeko web gune berriak albistea jaso eta Aguerre eta Duhartarrak saretik zoriondu ditu.

Gehiago irakurri...


Atal hau uztailean itzuliko da. Barkatu eragozpenak

2007/03/31

Gehiago irakurri...


Aurelia Arkotxa: 'Diasporako euskaldunek enbaxadore bat behar baldin badute Euskaltzaindian, ni prest naiz'

2007/03/31

Aurelia Arkotxa euskaltzain berria Euskaltzaindiak Aurelia Arkotxa idazle lapurtarra aukeratu zuen atzo euskaltzain oso, Donostiako egoitzan egin zuten bilkuran. Arkotxak 25. aulkia beteko du eta gehiengo osoa lortu zuen bozketan, Euskaltzaindiaren Arautegiak agintzen duen legez. Baigorrin jaioa Hendaia bizi da egun Arkotxa, baina urte luzeak pasa ditu Kanadan ere, hango euskal taldeekin harremanetan. Diasporarekiko sentsibilitate berezia agertzen du euskaltzain berriak, eta Argentinara bidaiatzeko asmoa azaldu dio BasqueHeritage.com-i, Tres Arroyosen bizi izan zen aitatxiren bidea berregin eta hango euskaldunekin harremanak sakontzeko.

Gehiago irakurri...


Raúl Bereciartua hautatu dute aurtengo Euskal Astea eratuko duen Rosarioko Zazpirak Bat EEko lehendakari

2007/03/31

Joan den larunbatean Rosario Zazpirak Bat-ek euskal etxearen egoitzan eginiko Batzarraren irudia Urte berezia izango da aurtengoa Rosarioko Euskal Etxearentzat, izan ere Zazpirak Bat-a Euskal Argentinar Aste Nazionalaren egoitza bilakatuko baita datorren urrian. Ekitaldi garrantzitsu hori bere baitan bilduko duen urteko plangintza osatu eta kudeatzeko, Ohiko Batzar Orokorra eta haren barnean hauteskundeak egin zituen erakunde euskal rosarioarrak joan den larunbatean, Zuzendaritza Berria hautatuz eta Raúl Bereciartua ezarriz bertako presidente.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia