euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Artzain-gazta Brasilen

2006/06/06

Euskal Herritik kanpo bizi den euskaldun baten ikuspuntutik egiten digu gogoeta Brasilgo Sao Paulotik Iker Azkue Lete hondarribiarrak. Euskaldunentzat jateak, eta etxeko gustu, usain eta ohiturek daukaten garrantziaz eta gure eguneroko bizitzan dagokien toki bereziaz ari zaigu. Kanpoan dagoenak jateko kontuekin daukan harreman bereziaz.

Gehiago irakurri...


Mozilla sare-ibilgailuaren azken bertsioa, Firefox 1.5, euskaraz eta erabat doan eskuratu daiteke interneten

2006/01/12

Munduan gehien erabiltzen den sare-ibilgailua Microsoft enpresaren Internet Explorer bada ere, gero eta gehiago dira software libreak -doakoak- garatu eta erabiltzen dituzten internautak. Horien artean garrantzitsuena eta Exploreri konpetentzia egiten hasia dena Mozilla sare-ibilgailua da. Azkarra eta segurua da eta spywareari, zizareei eta birusei atea itxi egiten dizkie. Gainera bere azken bertsioa, Firefox 1.5, euskaraz ere aurkeztu berri dute, www.librezale.org lantaldearen irekiaren eskutik.

Gehiago irakurri...


Utahko Jean Flesher musikari ezagunak eta Monique emazteak neskatoa ukan dute, Dominika Jacqueline

2006/01/04

Dominika Jacqueline Flesher

Dominika Jacqueline da Utah-ko (AEB) Monique eta Jean Flesher senaz-emazte ezagunen alaba sortu berriaren izena. Neskatoa abenduaren 27an jaio zen eta jaiotza bi orduko kontua izan zen, 'fite joan zen', bere amak euskalkultura.com-i adierazi dionez. Ama-alaba, eta familia osatzen duten Jean aita eta Jean-Jules anaia, etxean eta ongi dira dagoeneko, egoera berrira egokitzen. 'Guztiok ongi eta kontent gaude', azaldu digu Jean Flesher aitak ere, musikaria eta euskaltzale handia bera, Estatu Batuetako euskaldun ezagunenetako bat denak.

Gehiago irakurri...


NABO

2006/01/01

Sometimes I receive emails inquiring about membership in NABO. Now some of these are from Basque clubs/organizations but a good many are from individuals wanting to see about joining themselves. I have to send back a message that we are a federation with a membership of Basque entities rather than individuals. But it gets me to wondering, just what is NABO’s image or larger perception—if any—among Basques? How is NABO’s purpose or function perceived?

Gehiago irakurri...


EGA azterketa prestatzeko jokoak eta aurreko urteetako Atariko Probako testak eskuragarri daude sarean

2005/12/16

Iruñako Iturrama ikastetxeko webguneak EGA prestatzeko eskaintzen duen jokoetako bat

Euskarazko Gaitasun Agiria (EGA) lortzeko azterketa prestatzea behar astuna gerta daiteke batzuetan, aditz, atzizki eta esamolde artean itota. Hori ekiditeko, edo behintzat ikasleen jarduna arintzeko, badira interneten zenbait baliabide erabilgarri eta baita dibertigarri ere. Horien adibide da Iruñeko Iturrama Ikastetxeak prestatutako webgunea, EGAren Atariko Proba edo hasierako azterketa orokorra prestatzeko 60 bat jokoez hornituta.

Gehiago irakurri...


Claude Iruretagoiena, dantzaria: «Uste baino anitzez urrunago doazen balioak ditu euskal dantzak»

2005/12/12

Maritzuli taldea ikuskigarrian dantzari Euskal dantzari guztiek ezagutzen duten izena da Claude Iruretagoyena lapurtarrarena. Euskal Herriko dantzen tradizioa ederki asko ezagutzen duen pertsona, ikerketa frango egindakoa da historian zehar euskal herrietan eman diren dantzez eta dantzen inguruaz. Nondik helduak diren, nola sortuak diren aztertua du... dantza zaharrak berreskuratzen ere egin du lan eta gutxik bezain ongi hitz egin dezake ogibide baino gehiago bizimodu duen euskal dantzaren munduaz. Nora Arbelbidek egina dio elkarrizketa Gara egunkarian.

Gehiago irakurri...


2005/10/30

Gehiago irakurri...


2005-09-15

2005/10/16

Gehiago irakurri...


Baionako Herria astekariak, NABOk Bakersfield-en (AEB) egin zuen Udaleku-aren berri dakar bere azkeneko alean

2005/08/09

Bakersfield-eko NABO Udalekuko haurrak (Herria argazkia) Baionan aste guztiz argitara ematen den Herria euskal aldizkariak, uda hastapenean Kaliforniako Bakersfield-en egin zen NABOren Udaleku-ari buruzko berri dakar joan den astean plazaratu duen bere azkeneko alean. Kaliforniatik bertatik idatzi kronikan, Estatu Batuetako udako euskal programaz idazten du Mattin Etxamendi ezterenzubiar euskaltzale, kantuzale eta euskal amerikano atxikiak, Kalifornia Iparrean apirilean egin den euskal piknik berri baten estrainatzea aipatuz eta Kristie Onaindia andere gazteak eta bere irakasle taldeak Bakersfield-eko Udalekura bilduriko berrogeita zenbait haurrekin egin ekitaldia ere goraipatuz. Hauxe bere kronika.

Gehiago irakurri...


Luis Gonzalez Etxabarri Bingen Aizkibel idazle bizkaitarra Buenos Airesen hil zeneko 34. urteurrena bete zen atzo

2005/08/08

Bingen Aizkibelen hainbat testu argitaratu zituen 'La Baskonia' aldizkari euskal-argentinarraren alea Luis Gonzalez de Etxabarri, Bingen Aizkibel ezizenez ezaguna, euskal Diasporako idazle, kazetari eta politikari eraginkorra izan zen. 1893an Bizkaiko Ubidean jaioa, zuzenbide ikasketak egin zituen eta gaztetan Juventud Vasca taldeko lehendakari bezala nabarmendu zen. Euskal kulturaren aldeko lan ugari egin zuen Argentinatik eta Mexiko eta Buenos Aireseko hainbat aldizkaritan argitaratu zituen bere lanak.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia