2007/03/13

Bartzelonako Unibertsitate Autonomoak (UAB) euskarako lektore bat kontratatzeko deialdi publikoa egin du. Irakasle berriak Unibertsitateko Euskara Sailak ematen dituen ikastaro eta aktibitate batzuen ardura hartuko du eta apirilean hasiko da lanean. Eskatzaileak Euskal Filologia lizentziatuak izan behar dute edota EGA agiria edo antzeko titulazioa izan. Eskaerak aurkezteko epea martxoaren 23an itxiko da.
Gehiago irakurri...
2007/03/13

Eusko Ikaskuntzak beka deialdia egin du Genevako (Suitza) Unibertsitateko Psikologia eta Hezkuntza Zientzietako Fakultatean ikerketa burutzeko. Aipatu bi erakundeen arteko akordioaren ondorioa da deialdia. Bekak Hezkuntza Zientziekin loturiko ikerketak lagunduko ditu, eta haien barruan hizkuntzak eskuratze eta ikaste prozesuek arreta berezia jasoko dute. Doktoreak eta tesiak oso aurreratuak dituzten doktoregaiak izango dira beka jasotzeko hautagaiak. Laguntzak ikasturte osoko edota
ikasturte erdiko iraupena izango du eta hileko 2.116 euroko kopurua. Eskabidea datorren osteguna --martxoaren 15a-- baino lehen aurkeztu beharko da
Gehiago irakurri...
2007/03/13

Hiru Erreka Euskal Etxea, Argentinako Buenos Aires probintziako Tres Arroyos hirian, Emakumeei eskainitako astea ari da bizitzen egunotan, Emakumearen Nazioarteko Hilabetea ospatzen dela eta. Euskal Etxeak antolatuta, aste osoan mintzaldiak, erakusketak eta kontzertuak ari dira egiten elkartearen egoitzan, helburu argi batekin: 'emakumeari bizi kalitate hobea eta espazio propioa lortzen laguntzea'.
Gehiago irakurri...
2007/03/13

Venezuelako hiriburuan euskal komunitateko talde tripazain batek egin ohi duen 'Barikuetako Afaria'k ikasturte berria hasi du martxo honetan. Hain zuzen ere, taldeak Caracaseko Eusko Etxean
ostiraletan afariak antolatzeari berrekin dio, aurtengo lehena joan den 2an. Koldo Ruiz de Aguirre, Iñaki Mendizabal, Xavier Coscojuela
eta José Córdoba aritu ziren sukaldari lanetan eta berrogeita hamar bat pertsonentzako janaria prestatzea egokitu zitzaien.
Gehiago irakurri...
2007/03/12

2004. urtean Mari Jose Olaziregik eta Linda Whitek Renoko Center for Basque Studieserako egindako euskal ipuin laburren bilduma arrakasta polita izaten ari da nazioartean, ingeles, euskara, gaztelera --bidea orden honetan izan baitzen, bitxia bada ere-- eta errusiarrez argitaratua izan delarik. Azken bertsio italierazkoa da, Gran Via Edizioni argitaletxearen eskutik, eta, besteak beste, Bernardo Atxaga, Joseba Sarrionandia, Harkaitz Cano, Arantxa Iturbe edo Anjel Lertxundiren ipuinak italiar irakurleengana eramango ditu. Mari Jose Olaziregi eta Sergio Muniz idazlea Italian izango dira aste honetan liburua Milango Unibertsitatean aurkezteko.
Gehiago irakurri...
2007/03/12

Euskal ipuin laburren antologiaren aurkezpenaz gain, euskal literaturak beste hitzordu bat izango hilabete honetan Italian. Ixiar Rozas idazle eta poeta lasartear gaztearen eskutik heldu da hitzordua Erroman hilaren 29an, bertako euskal elkarte Associazione Culturale Euskarak (ACE) antolatuta. Bertan Rozasek bere azken lana aurkeztuko du, 'Negutegia' eleberria, eta euskal literaturari buruzko mintzaldia ere emango du.
Gehiago irakurri...
2007/03/12

Argentinako Euskara Arduradunen bilera egin zen joan den larunbatean Buenos Airesen, FEVAren (Federación de Entidades Vasco Argentinas edo Eusko Argentinar Bazkun Alkartasuna, elkartearen euskarazko izen ofizialean) egoitzan. Mariluz Artetxe FEVAko lehendakaria buru eta Gabriela Mendia Euskara Arloko idazkaria gidari, hamasei euskal etxetako euskara arduradunek 2007rako plangintzari erreparatu eta urteko lehenengo bilkurari ekin zioten, Argentinan euskara ikastaroak hasteko sasoina den garai honetan.
Gehiago irakurri...
2007/03/10

Argentinako Kordoba probintziako gobernadore José Manuel de la Sotak audientzian errezibitu ditu aste honetan hiriburuko kordobatarreko Euskal Etxeko Zuzendaritza Batzordekoak. Bileran, euskal-kordobatar komunitatearen ordezkariak aukera izan zuten eskertzeko beste behin gobernadoreari joan den urrian, Kordoban Euskal-Argentinar Astea egin zela-eta Ibarretxe lehendakariak bertara eginiko bisitaldian probintziako agintari gorenak eskainitako abegi eta arreta ezinhobeak.
Gehiago irakurri...
2007/03/10

Hauteskunde garaia heldu zaio Villa Mercedes San Luis probintzia argentinarreko Euskal Etxeari. Barne araudiak esandakoa betez, elkarte euskaltzaleak bozak egin eta lehengo ildo edo lerrotik segituko duela ematen du: Julio Esnaolak segitzen du lehendakari bi urteko beste agintealdi baterako. Berarekin batera osatzen dute batzorde hautatu berria: Edith 'Titi' Otazu, lehendakariorde; Liliana Rouan, idazkari orokor; Patricia Carrio, idazkariorde; Analia Cardon, diruzain; eta Walter Agüero, diruzainorde, besteak beste.
Gehiago irakurri...
2007/03/10
Gehiago irakurri...