euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Buenos Aireseko Eusketxek bonoak plazaratu ditu bere kultur ekimenak eta lana lagundu nahi dituztenentzat

2007/07/25

Eusketxeren bazkide eta lagun koadrila, elkartearen hitzorduetako batean (arg. BasqueHeritage.com) Diasporako euskal kulturari lagundu nahi diozu eta aldi berean Europarako bidaia bat edota Europatik Argentinarakoa irabazi? Eusketxe, Buenos Aireseko Eusko Kultur Etxeak 200 bono plazaratu ditu, bakoitza 100 pesoko prezioan --25 euro baino gutxiago--, elkarte euskal-argentinar honek México 1880eko bere egoitzatik euskal kultura arloan etengabe garatzen dituen ekintza eta ikastaroak lagundu eta sostengatzeko. Laguntza eskaintzearekin batera, bonoak erosten dituenak txartela ere eskuratzen du bi bidaien zozketarako, Argentinatik Euskal Herrira edo Euskal Herritik Argentinara, datorren urtean egiteko, edo hala nahi balu horren ordaina dirutan.

Gehiago irakurri...


Euskal Gizataldeen IV. Mundu Biltzarreko Ondorioak eman ditu argitara Eusko Jaurlaritzak euskarazko bertsioan

2007/07/25

IV Mundu Biltzarra joan den uztailaren 13an amaitu zen Bilbon (argazkia BasqueHeritage.com) Eusko Jaurlaritzako Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Zuzendaritzak uztailaren 9tik 13ra bitartean Bilboko Euskalduna Jauregian gauzatu zen Euskal Gizataldeen IV. Mundu Biltzarreko agirien euskarazko bertsioa plazaratu berri du. Testua behin-behinekoa da, irail hondarrera arteko epea eman baita biltzarkideek erredakzio aldetik ñabardura edo zuzenketaren bat emendatu nahi badute hala egin dezaten. Testu osoa bildu dugu datozen lerrotara.

Gehiago irakurri...


Renoko euskaldunek Zazpiak Bat Euskal Etxeak antolatzen duen Basque Festival-aren 40. edizioarekin gozatu zuten

2007/07/25

Ikusle gogotsuek txinga lasterketan parte hartu zuten (argazkia RGJ) Renoko Euskal Etxeak, Zazpiak Bat Basque Club-ak, bazkide, lagunak eta publiko orokorra bildu zituen berriz ere bere urteroko Renoko Basque festival delakoan. Euskal jaialdiaren 40.edizioa izan da aurtengoa eta Nevadako euskaldun eta euskaldunen lagun asko bertaratu ziren, euren euskal atxikimenduaren erakusgarri. Jaia goizean goiz hasi zen eta Wingfield parkean dantza erakustaldiak, herri kirolak, musika eta artisau eta gastronomia standak izan ziren ikusgai, entzungai eta dastagai.

Gehiago irakurri...


Patxi Baztarrika sailburuordeak Kolonbian hasi du ondoren Pazko Uhartera eta Argentinara eramango duen bira

2007/07/24

Baztarrika Kultura sailburuordea Paula Marcela Moreno Kolonbiako Kultura ministroarekin Hizkuntza Politikarako sailburuordea, Patxi Baztarrik, eta Lorea Bilbao Hizkuntza Politikarako aholkularia Kolonbian dira aste honetan, Pazko Uhartera eta Argentinara eramango dituen birako lehen zatian. Bidai honetan euskal ordezkaritzak herrialde bakoitzeko gobernu kideekin, gizatalde indigenen ordezkariekin eta unibertsitate ordezkariekin bilduko dira, hizkuntza politikarako gaietan elkarlana bultzatzeko. Aldi berean Etxepare Euskal Institutuaren sorrerari buruzko informazioa zabalduko dute.

Gehiago irakurri...


Hamabi gazte euskalamerikarrek inauguratuko dute bihar Boisen 'Gaztealde' ekimen berriaren lehenengo edizioa

2007/07/24

Gaztealde, helduentzako 'Ikasi' --argazkian-- eta haurrentzako 'Udaleku'ren arteko ikastaro gisa dago eratua (arg. BasqueHeritage.com) Ipar Ameriketako Euskal Erakundeen Federazioak (NABO), Boise State Unibertsitateak (BSU) eta Boiseko Euskal Museo eta Kultur Etxeak antolaturik, bihar ekingo zaio Idahoko hiriburuan Gaztealde programa berriaren lehenengo edizioari. Hiru egunez luzatuko den ekimenak hamasei urtetik gorako hamabi partaide bilduko ditu, Boise State Unibertsitatean eta Boiseko Museoan. Helburua, Euskal Herria eta euskal kulturari buruz ordu beteko aurkezpena egin dezaketen gazte arduratsuak formatzea.

Gehiago irakurri...


Partaide euskaldunen esku hartze handiz amaitu zen Buenos Airesen II 'Congreso de laS lenguaS' delakoa

2007/07/24

Miren Azkarate sailburua ondoan Perez Esquivel duela (argazkia BasqueHeritage.com) Joan den asteburuan Hizkuntzen II Kongresua egin dute Buenos Airesen, eta euskarak protagonismo nabaria izan du munduko hizkuntzen foro honetan. Alde batetik, Miren Azkarate Kultura Sailburuak Jaurlaritzako hizkuntz politikei buruzko mintzaldia eman zuen, eta bestetik, Euskal Herria Euskaraz eta Askapena elkarteetako ordezkariek ere euskara eta bere egoeraren berri eman zuten. Azkaratek, bere hitzaldian, hizkuntz politikak abian jartzeko gogoan izan behar diren klabe batzuk aipatu zituen: 'Ez dago arlo honetan nola lan egin esango digun errezetarik, baina behar-beharrezkoa da bi gauza kontutan hartzea: gizartearen beharrak ezagutu eta gehiengoaren nahia errespetatu behar da'.

Gehiago irakurri...


Chivilcoy-ko Euskal Etxeak Lagunaren Eguna ospatu zuen; abuztuan, bisitaldiak egingo ditu herriko zahar etxera

2007/07/24

Lagunaren egunean bildu ziren gazteetako batzuk (argazkia ChivilcoyEE) Pasa den larunbatean Chivilcoyko Beti Aurrera Euskal Etxeak Lagunaren Eguna ospatu zuen elkarteko kideekin. Egun berezi horretara bildutakoen artean, dantza taldeko partaideak nabarmendu ziren, Euskal Etxeko zuzendaritzako kideekin batera. Gaur egun dantzariak direnez gain, garai batean dantzari izandakoak eta euren ahaideak ere gerturatu ziren. Elkarretaratzean, bestalde, proiektu berriak sortu ziren abuzturako, hala nola bisitaldiak herriko zahar etxera, beti ere Lagunaren Egunaren izpirituari jarraiki.

Gehiago irakurri...


Oñatiko Oñatz dantza taldea Boisera (AEB) bidaiatuko da etzi, asteburuan San Inazio jai egitarauan aritzeko

2007/07/23

Boiseko dantzariak St. John katedraleko aldarean San Inazio meza nagusian dantzari, Boiseko euskal festaren aurreko edizio batean (arg. BasqueHeritage.com) Pare bat egun besterik ez dira falta Oñatz talde oñatiarreko dantzariak Idaho estatuko Boise hiriburura hel daitezen, izan ere hiri iparamerikar honetako euskal jaietan eta urtero San Inazioren ohoretan egiten diren ekitaldietan parte hartzeko. Ez da oraingoa Oñati eta Boiseren arteko harremana, eta urteak dira --26-- Boiseko San Inazio jaietan Oñatiko Korpuseko dantzak dantzatzen direla, bertakotuak jadanik, Boiseko 'Oñati' izeneko dantza taldearen eskutik. Dantza horiek egiteko arropa berriz datoz gainera oñatiarrak, itsasoz bi aldeotako euskaldunen lankidetza loturen adierazgarri.

Gehiago irakurri...


EuskoNews Gaztea aldizkari digitalak deia luzatzen die Diasporako gazteei artikuluak idatz eta bidal ditzaten

2007/07/23

Aldizkariak udako (neguko) argazkirik onena aukeratuko du irakurleek bidalitako argazkien artean EuskoNews Gaztea joan den urtarrilean jaio zen, euskal gaztetxoei zuzendurik. Izan ere, 13 eta 17 urte bitarteko ikasleak dira ale bakoitzean argitaratzen diren artikuluen egileak. Baina Euskonews Gazteak lankidetza hori areagotu nahi du eta, Euskal Herriko gazteei ez ezik, Diasporako idazle gazteei ere zabaldu nahi dizkie bere orrialdeak. Artikuluen gaia irekia da --gazteei interestatzen zaien edozein gai, funtsean-- eta baita formatoa ere, hala nola ipuinak, erreportaiak, argazkiak... Parte hartu nahi dutenek aldizkariko arduraduna den Zuriñe Velez de Mendizabal gazte arrasatearrarekin behar dute mintzatu, beherago adierazten den helbidera e-mail soil bat bidaliz.

Gehiago irakurri...


Leire Bilbaoren poemak irakurgai sarean ingelesez, galegoz, katalanez, gazteleraz, italieraz eta alemanez

2007/07/23

Leire Bilbao idazle gazte ondarroarra Susa argitaletxeak 2006. urtean argitaratutako 'Ezkatak' liburutik aukeratutako poemak dira Susa-literatura.com guneak sarean itzulirik irakurgai jarri dituenak. Itzulpenetan lan egin duten profesionalak Sarah J. Turtle, Iñaki Mendiguren, Viviana Tomassetti eta Laia Noguera i Florente izan dira, besteak beste. Gazteleraren kasuan, egilea bera arduratu da itzulpenaz.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia