2007/12/18

Deialdiak atzo argitaratu zituen agerkari ofizialak. Euskal Herrira bidaiatu eta Gaztemundu trebakuntza programaren 2008ko edizioan parte hartu nahi duten Diasporako gazteek otsailaren 4a arte izango dute eskabideak bidaltzeko epea. Egonaldia uztailaren 1etik 15a bitartekoa izango da eta oraingoan musika lan bat eskatuko du. Bestetik, euskal etxeak dauden lurraldeetan bira kulturalak egiteko asmoa duten artistek Eusko Jaurlaritzak ematen dituen laguntzak eska ditzakete jada. Epea otsailaren 4ean itxiko da.
Gehiago irakurri...
2007/12/18

Euskal Herriarekin alderatuz aste batzuetako aurrerapenez --pipa hortzetan duenari lana pilatu ez dakion omen-- baina Olentzerok egin berria die bisita Sydney-ko haurrei. Hiri australiarreko Gure Txokoa Euskal Etxeak prestatu zuen harrera ekitaldia bertako Centennial izeneko parke handian eta aire zabaleko piknik eta barbakoa batez errezibitu zuten ikazkina haur eta heldu euskal australiarrek. Sasoin honetan bero egiten du hemen eta bertaratutakoek mahuka motzetan ospatu zuten Olentzeroren festa, opariz, kantuz, jolasez eta ilusioz. Egunean zehar jasandako beroaren aringarri, azken orduan bota zuen euria zinez eskertu zuten. Euriak ez zuen Olentzeroren pipa itzaltzea lortu.
Gehiago irakurri...
2007/12/18

XX. mendean Tres Arroyosen euskal kultura lantzeko Euskal Etxe bat sortzeko zenbait saio egin ondoren, 1999koa sendotu eta irmo ari da errotzen. Halaxe dio bere webguneak eta halaxe erakusten du 'Hiru Erreka' EEaren jardunak, euskal kultura lantzen ezezik, hedatzen eta gainerako herritarrekin partekatzen baitihardu Tres Arroyosen euskal etxe gazte honek. Bertako euskara irakaslea hasia da eskolak ematen auzoko Claromecó-n ere eta eskaintza beste herri batzuetara nahi dute zabaldu. Euskararen Eguneko euskararen omenaldia, urtean zehar egiten diotenaren emaitza naturala baino ez zen izan Tres Arroyosen.
Gehiago irakurri...
2007/12/17

Lizarzaburu familiako kide dexente bilduko dira datorren urtarrilaren 12an Lima hiriburuan, Perun. Familiaren sorrera Lizartzan dago, bertan eratu baitzen familia 1489an, Sancho Martínezekin. Familiako kide askok Ameriketara emigratu zuten, lehenak orain dela 320 urte eta Ekuador eta Peru aldean finkatu ziren. Gero beste batzuk Estatu Batuetarako jauzia egin zuten. Azken urteotan familiakide askok harremana berreskuratu egin dute eta gonbitea luzatzen diete orain gainerako senideei datorren urtarrileko bileran parte hartzeko.
Gehiago irakurri...
2007/12/17

Lurren zesioa kargurik gabe eta bost urterako izango da, beste horrenbeste urtez luzagarria. Euskal Etxeak kiroldegi bat egingo du bertan eta horren truke lursaileko paisaien hobekuntzaz, mantenimenduaz eta ingurunea babesteaz arduratuko da. Futbolean, hockeyan aritzeko zelaiak, quincho bat, igerlekua eta agian errugbian jolasteko zelaiak egiteaz gain, 50 hektarea okupatzen dituen mendi bat herritarrentzako ibiltoki bihurtuko dute, baso-berritzeari ekingo dio euskal erakundeak, bere lehendari Javier de la Clúa baso-ingenieriak El Día egunkariari adierazi dionez.
Gehiago irakurri...
2007/12/17

Aurrera eginez euskal etxeek Euskararen Nazioarteko Egunaren karietara antolatutako ekitaldiekin, General Rodriguez hiri argentinarrean egindakoak dakartzagu segidan, hitzordu berera ondoko Pilar hiriko euskal etxeko kideak ere bertaratu zirelarik. Ez da ahaztu behar Hego Konoan eskola urtea urte naturalarekin bukatzen dela eta beraz abendu hasieran bukatzen direla kurtso eta ikastaroak, tartean euskarazkoak. Euskararen Eguneko festak, klaseen amaiera markatzen du, beraz, eta egokiera ona izan ohi da urtean zehar ikasitakoak jendaurrean batera edo bestera agertzeko.
Gehiago irakurri...
2007/12/17

Hitzaldiak eta momentu bat edo beste zeremoniatsuagorik gertatu zen, baina Euskararen Eguneko ekitaldiek jolasak eta ongipasa ekitaldiak izan dituzte ardatz Argentinako José C. Paz eta Viedma eta Carmen de Patagones herrietan. Gaztetxoenen partaidetza aktiboa sustatu zen, beraz, finean Euskararen Egunak ikasturteko jardunen azkena markatzen baitu eta normala baita euskarazko jolas eta antzezpenen bidez ikasleek erakutsi nahi izatea familiarteko eta lagunei urtean zehar euskara kontuetan egin dituzten aurrerapenak.
Gehiago irakurri...
2007/12/15

Erromako Associazione Culturale Euskara elkartea Settimana Basca-ren (Euskal Astea) edizio berri bat ari da garatzen aste honetan, joan den astelehenean hasi eta bihar bukatuko dena. Euskal etxe erromatarraren proposamenak jarduera desberdin eta berritzaile ugari bilduko ditu astebururako: argazki kontzertu eta lantegi bat, euskal afrikar jaia eta Erromako kaleetan egingo den 'Eskizofoniari omenaldia' ikuskizuna, besteak beste.
Gehiago irakurri...
2007/12/14

North American Basque Organizations (NABO) eta Chinoko Euskal Etxea izan ziren aurtengo Euskararen Egunaren jai iparramerikarreko antolatzaileak. Hitzorduak, gainera, AEBetako euskara irakasleak biltzeko parada eman zuen eta irakaskuntza esperientziak eta bertaratutakoek ideiak partekatu zituzten tailer batean. Hizlari berezi baten bisita ere izan zuten, Bernardo Atxaga idazleak ekimenarekin bat egin baitzuen.
Gehiago irakurri...
2007/12/14

Liburua osatzen duten hamasei kontakizunak euskaraz sortu zirenetik hiru urtera itzuli eta argitaratu da gaztelerazko bertsioa. Y poco después ahora lanean emozioak eta sentimenduak adierazten ditu idazleak eguneroko istorioen bidez. Erbestea, politika eta sexua bezalako gaietan barrena sartzen dira pertsonaiak, geure buruarekin topo egin dezaketenak. Gazteleraz publikatzen duen lehen lana du honakoa eta zertxobait arraroa sentitzen dela adierazi du idazleak, izan ere, hasiera batean espero ez zuen publiko batengana iritsiko baita itzulpenarekin, bere gurasoengana besteak beste.
Gehiago irakurri...