euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Arrecifeseko Maral taldeak bereganatu du EuskoCantat Ahots Taldeen Nazioarteko Online Txapelketako saria

2007/11/14

Argentinako Arrecifeseko Maral taldea, eta Mariana Domine Irigoten bere kantari eta liderra, kontzertu bete-betean (argazkia EuskalKultura.com) Argentinako Arrecifesekoak dira. Mariana Domine Irigoyen, Adrian Charras, Christian Rodriguez, Billy Vogt eta Maria Eugenia Cozzak osatzen dute EuskoCantat lehiaketa irabazi duen Maral taldea. Euskaraz kantatzen eskarmentua dute, Necocheako eta Cordobako Euskal Asteetan Kepa Junkera eta Lito Vitalekin aritu izan dira gonbidatu. EuskoCantat txapelketan 'Maitia nun zira' eta 'Begira nago' bezalako kantuekin lortu dute saria. "Euskal nortasuna mantentzen laguntzeko gure ekarpena da", azaltzen dute euren jardunari eta esperientzia honi buruz. Izan ere, Maraleko kantari Mariana Dominek adierazten duenez "abesti tradizional harek zioenari jarraituz, abesten duten herriek beti eukiko dute etorkizuna".

Gehiago irakurri...


Hiru Errekako Dantza Taldeak Adolfo Gonzales Chaveseko bigarren Kolektibitateen Azokan parte hartu zuen

2007/11/14

Hiru Errekako dantzariak Adolfo Gonzales Chaveseko kaleetan zehar Buenos Aires hiriburutik hegomendebalderuntz 470 kmtara dagoen Adolfo Gonzales Chaves hiriak 15.000 biztanle inguru ditu. 2006ean hasi zen Kolektibitateen Azoka eratzen, historian herrira bildutako jatorri ezberdineko biztanleen kultur aberastasuna azpimarratzeko. Herriak ez dauka oraindik euskal etxerik, baina euskal kolektibitatea hasieratik izan da ekitaldiko partaide: 2006an Necocheako Euskal Etxeko dantzariak aritu ziren dantzan; oraingoan Tres Arroyoseko dantzariek jaso dute lekukoa. Eurekin batera Siriar Zentruak, Italiar Elkarteak eta Mar del Platako Espainiar Zentruak ere hartu zuten parte.

Gehiago irakurri...


Hamar urteko isiltasuna hautsiz, disko berria atera du Antton Valverdek; eta Ameriketan ere aurkeztu nahi du

2007/11/13

Antton Valverde kantari eta pianojolea Antton Valverde kantariak disko berria plazaratu du, hamar urteko isilune luzearen ondoren, grabazio aldetik. Euskal kantagintza modernoaren historian ahots garrantzitsua izan den kantaria 'Hamabi amodio kanta' (Elkar 2007) diskoa besapean dator. Ipar Euskal Herriko maitasun kantuak jaso ditu bertara, duela 120 urte Charles Bordes musikazaleak bildutako altxorretik hautatuak. Tartean, 'Adios ene maitia' bezalako harribitxiak, Valverderen aburuz: 'hamar euskal kantu onenen artean egon beharko luke'en kanta. Abeslariak diskoa Argentina eta Uruguaiko euskal etxeetan ere aurkezteko asmoa agertu du.

Gehiago irakurri...


Oreka TX-ekoek kontzertua eskaini zuten larunbatean NYeko Eusko Etxean, euren lehena euskal etxe batean

2007/11/13

Oreka TX bikote txalapartaria joan den larunbatean aritu zen New York-eko Eusko Etxean, estreinekoz euskal etxe batean  (argazkia Julen Abio) Oreka TX-ek New York-eraino ekarri zituen joan den larunbatean bere makila eta egurrak Etxeorratzen Hirikoen artean perkusiozko euskal erritmo tradizionalak ezagutzera emateko. New Yorkeko Eusko Etxean, taldeko kideak, Igor Otxoa eta Harkaitz Martínez de San Vicente, lehen aldiz aritu ziren jotzen euskal etxe batean Diasporako lagunen aurrean. Ikusmin handia biztu zuen bisitak eta pertsona ugari gerturatu ziren Basque Club-era. Emanaldiaren ondotik “Nomadak TX” dokumentala ikusteko aukera ere izan zen.

Gehiago irakurri...


Gure Ametza Euskal Etxeak 3. Laburmetraia Erakustaldia egingo du bihar, Rio Cuartoko Unibertsitatearekin

2007/11/13

'Midori' laburmetraiaren irudi bat Euskal zinemaren erakuslehio lana egingo du Rio Cuartoko Gure Ametza euskal etxeak bihar, Kimuak programaren laburmetraia sortaren emanaldia eskainiz. Kimuak Eusko Jaurlaritzak bultzatzen duen zinemaren aldeko ekimena da eta honen bidez munduko euskal etxe askok erakutsi ahal izan dituzte azken urteotan Euskal Herrian urtero egiten diran laburmetraia onenak. Rio Cuarton hirugarren edizioa du jada erakustaldiak, eta aurten gainera Unibertsitatearekin batera hiriko ikusleei irekia izango den emanaldian eskainiko dituzte.

Gehiago irakurri...


Lapridako Lagunen Etxea Euskal Etxeak kultur lehiaketa bat antolatu du bere 18. urteurrena ospatzeko

2007/11/12

Maria Ester Arrondo, elkarteko liburuzaina, aurreko edizioetako irabazle batekin Euskal Etxearen sorreratik ia hogei urte igaro eta gero, elkarteko Eusko Txokoa liburutegiak gazte eta nerabeei euskal gaien inguruko lehiaketan parte hartzeko gonbitea luzatzen die. Irabazleen izenak Euskararen Egunaren (abenduaren 3a) segidan adieraziko dituzte, elkartearen urteurrena baita. Sariak liburuak eta Lapridako Arturo Campion Ikasketa Zentruko 'Guregandik' aldizkariaren 3. alea izango dira. Parte hartzea oso erraza da: jarraian aurkezten dugun galdetegiari erantzun behar zaio eta hilaren 30a baino lehen e-mailez edo postaz bidali.

Gehiago irakurri...


Rosarioko Zazpirak Bat EEko jatetxeak Nazioarteko Turismo, Ostalaritza eta Gastronomia saria irabazi du

2007/11/12

Zazpirak Bateko jatetxea (EuskalKultura.com arg.) Nazioarteko Ofice argitaletxeak eta Trade Leaders´ Club elkarteak sari bat ematen diete urtero Turismo, Ostalaritza eta Gastronomia alorretan nabarmentzen diren enpresei. 120 herrialdetan dauden Elkarteko 14.000 bazkideen artean egindako bozketan Rosarioko Zazpirak Bat EEko jatetxea atera da aurten garaile. "Ez genuen sekula honelako saririk jaso eta ohore gisa hartu dugu, hamabi urte jo eta ke lanean aritu ostean", azaldu diote EuskalKultura.com-i jatetxeko arduradunek. Urtarrilean emango diete saria, Madrileko Nazioarteko Turismo Azokaren baitan.

Gehiago irakurri...


Queretaroko Kulturunea liburutegiak Euskal Zinema Zikloa abiaraziko du bihar, Kimuak programako laburmetraiekin

2007/11/12

For(r)est in the Des(s)ert, zinemaldian ikusgai izango diren laburmetraietako baten fotograma Kulturunea proiektua berezia da oso: liburudenda, erakusketa areto eta kultur topagunearen arteko erdibideko puntu orijinala. Liburudendaren helburua Queretaroko herritarrei kultur proposamen desberdin eta berritzaileak ezagutzeko aukera ematea da. Horien artean, noski, euskal kulturarekin harremana dutenak. Izpiritu horrekin Kulturuneak Queretaroko I. Euskal Zinema Zikloa antolatu du. Bihar hasi eta azaroan zehar euskal zinemagileen azken lanak ekarriko ditu Zikloak Queretaroko Museora, Kimuak programaren bidez.

Gehiago irakurri...


Suipatxako Gure Txokoa Euskal Etxeko ordezkariak partidua sortu zeneko 143. urteurreneko partaide

2007/11/12

'Gure Txokoa' Euskal Etxeko txikiak, ikurriñari eutsiz, Suipatxa partiduaren 143. urteurrena ospatzeko antolatutako urteroko kabalkadan Suipatxako Gure Txokoa Euskal Etxeko ordezkaritza batek parte hartu du ikurriña eta bandera argentinarraren atzetik Buenos Aireseko probintziako hiri honetan izen bereko partidua sortu zeneko 143. urteurrena ospatzeko antolatutako kabalkada eta ekitaldietan. 'Herriaren festa' delakoak Suipatxan batera edo bestera diharduten elkarte, batasun eta erakundeak bildu zituen. Eskainitako emanaldien artean, lan polita Euskal Etxeko dantzariek burutu zutena.

Gehiago irakurri...


Six Basque Poets liburua aurkeztuko dute Rikardo Arregik eta Ruper Ordorikak Pragako Nazioarteko Poesia Astean

2007/11/09

Rikardo Arregi poeta (argazkia Zaldi Ero) Eskozian, Irlandan eta Ingalaterran egindako aurkezpenen ondoren, Six Basque Poets liburua --ingelesera itzulitako sei idazle euskaldunen olerkiak biltzen dituen lana-- Pragan aurkeztuko dute datozen egunetan. Annual Pragde International Poetry Days jaialdiaren barruan izango da aurkezpena, datorren ostegunean. Rikardo Arregi poetak, liburuan bildutako lanak irakurriko ditu eta Ruper Ordorikak, aldiz, musikaz jantziko du ekitaldia. Irakurraldia euskaraz eta ingelesez egingo du Arregik. Pragako Poesia Astean txekiar, irlandar, portugaldar, errumaniar eta euskal poeten lanak izango dira aurten entzungai, besteak beste.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia