euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskadiko bikoteak bereganatu du Argentinako Mar del Plata hirian egin den Nazioarteko XXX. Mus Txapelketa

2007/11/19

Munduko txapeldunak (arg. Ricardo Flavio Fantino) Iñaki Abendibar eta Angel Rivero bikoteak, Euskadi ordezkatuz, irabazi du Mar del Platan egin berria den Nazioarteko XXX. Mus Txapelketa. Guztira hamaika herrialdetako ordezkariak bildu dituen norgehiagoka azaroaren 3tik 11ra gauzatu da Buenos Aires probintzia hegoaldeko bainutegi-zentru den hiri honetan. Txapeldunordeak Kanadako Txomin Azpiri eta Pedro Onaindia izan dira. Partehartzaileak zein antolatzaileak pozik agertu dira astebetean bizi izan duten giro eta esperientzia aberatsarekin.

Gehiago irakurri...


Lau euskal etxeetako koruek hartuko dute parte gaur Tandileko 'Gure Etxea'ren V. Abesbatz Topaketan

2007/11/17

Gure Abestiak koruaren emanaldia Tres Arroyoseko Euskal Etxean (argazkia HiruErrekaEE) Tandileko Euskal Etxeak bere sorreraren 58. urteurrena betetzen du egunotan eta data hau ospatzeko prestatu dituzten ekitaldien artean, euskal elkarteak bosgarrenez antolatzen duen Abesbatz Topaketaren txanda heldu da gaur. Topaketan lau euskal etxetako koruek hartuko dute. Hauek dira: Tandileko Gure Abestiak, Coronel Pringleseko Eusko Alaiak abesbatza, Cañuelaseko Denak-Bat korua, eta Azuleko Euskal Bihotzak.

Gehiago irakurri...


Euskarak presentzia bikoitza ukanen du gaur hasi eta igandera arte Berlinen garatuko den Expolingua Azokan

2007/11/16

Alemana, espainola, katalana, euskara eta galegoa alderatzen zituen klasea Expolinguaren iazko edizioan (argazkia, Expolingua) Aurreko urteotan bezala, euskarak presentzia ukanen du gaur hasi eta datorren igandera arte Berlinen gauzatuko den Expolingua hizkuntzen Azokan. Honakoan, ordea, presentzia hori gutxienez bikoitza izango da, ohiko Eusko Jaurlaritzakoaz aparte --aurten Galiziako Xunta eta Kataluniako Lull Institutuarenarekin batera eratua-- Nafarroako Gobernuak ere bidali baitu ordezkaritza eta erakustokia ipiniko baitu bertan, Nafarroako Euskararen Institutu sortu berriak. Hezkuntza kontseilari nafarra ere, Carlos Perez-Nievas, bertaratuko da Azokara eta, Jaurlaritzaren aldetik, presentzia instituzionala Patxi Baztarrika Hizkuntza Politikarako sailburuordeak eta Lorea Bilbao Kultura aholkulariak ekarriko dute.

Gehiago irakurri...


Paueko 'Lagunt eta Maita'k 40 urte bete ditu eta Izar Bide aurkeztuko du, erbesteratzea dantza eta kantuz kontatua

2007/11/16

Edu Muruamendiaraz koreografo eta dantzari bergarar ezaguna (argazkia eitb24.com) Lagunt eta Maita Paueko Euskaldunen Elkarteak berrogei urte bete ditu eta “Izar Bide” ikuskizun berezia aurkeztuko du gaur urteurrena ospatzeko. Dantzek eta kantuek osatutako erakustaldia aurrera eramateko ehun pertsona baina gehiago aritu dira lanean ia urtebetez. Emaitza gaur ikusi ahal izango den ikuskizun landua izan da, erbesteratzearen aipamen poetikoa. Bertan oso modu berezian azalduko dute Euskal Herriko puntu desberdinetatik Diasporara emigratu zutenek bizitakoa eta nola zabaldu diren euskaldunak gaur egun arte.

Gehiago irakurri...


Hogeita bat euskal etxe argentinarreko ordezkariak bildu ziren FEVAk antolaturiko Kultur Trebakuntza Tailerrean

2007/11/16

Joan den asteburuan Laurak Bat-en eginiko Kultura Lantegian parte hartu zuten lagunak Joan den asteburuan, Maria Blanca Irusta irakasleak koordinaturik, FEVAk Kultura Tailer bat bideratu zuen Buenos Aireseko Laurak Bat-en. Tailerraren helburua, "euskal identitatea zabaldu eta honi buruzko gogoeta bultzatzea" zen. Taldeka eta bakarkako lana egin zuten ikastaroan parte hartu zutenek, hainbat gai aztergai. María Blanca Irustak positibo baloratu du esperientzia, "ideia ezberdinak errespetuz eztabaidatu ditugulako, gazte eta helduen ekarpenen aberastasunagatik eta ekimenak berak piztu zuen interesagatik", laburbildu dio EuskalKultura.com-i.

Gehiago irakurri...


Viedma eta Patagoneseko Euskal Etxeak hamaika urte bete ditu eta ospatzeko hitzordua finkatu du biharko

2007/11/16

Iazko argazkian, festa amaiera den dantzaldia Badira hamaika urte Viedma eta Patagoneseko euskaldunak biltzen dituen 'Beti Aurrera Aberri Etxea' Euskal Etxea sortu zenetik. Urte berri bat betetzen duten bakoitzean festa jendetsua prestatzen dute bertakoek eta aurten ere jaialdi ederra antolatu dute biharko, afaria hain zuzen, Necocheatik etorriko den 'Otxote Osasuna'ren partaidetzaz, dantzaldi herrikoiaz amaitzeko, jendeak gau gogoangarria pasa dezan. Hitzordua, gaueko bederatzi t'erdietatik aurrera izango da, Viedmako Mutual Obreros de la Cosntrucción delako aretoan, eta bertara herritar guztiak daude gonbidatuta, euskal jatorrikoak izan ala ez.

Gehiago irakurri...


Bolivar-eko Nafar Etxeak Nafarroako Gobernuaren laguntzak banatu ditu herriko zenbait elkarteren artean

2007/11/16

Alegrias Eguneko Zentroko ordezkaria zegokion laguntza jasotzen Bolivar-eko Nafar Etxean (argazkia Diario la Mañana) Bolivar-eko Nafar Etxeak, Buenos Aires probintzia argentinarrean, zenbait dirulaguntza banatu ditu joan den azaroaren 2an herriko zenbait proiektu eta gizarte ekimenen artean, ia 40.000 peso argentinar orotara. Dirulaguntzak Nafar Etxean eginiko ekitaldi batean banatu ziren, Miguel Angel Lasa erakundeko presidentea buru, zuzendaritza batzordeko kideen aurrean eta laguntza hartu behar zuten honako elkarte onuradunetako ordezkariak bertan: Alegrías Eguneko Zentroa, ALCECAB, Asisko San Frantzisko Jantokia, San Carlos Zaharretxea eta ITO Nesken Etxea.

Gehiago irakurri...


Judas Arrieta artistak Asia Draws izeneko erakusketa inauguratuko du bihar Shanghaiko Euskal Etxean

2007/11/15

Shanghaiko Euskal Etxean zabalik den erakusketaren gonbidapena, Judas Arrietak diseinatua Judas Arrieta artista hondarribitarra Beijing-en bizi da eta Asia, Europa eta Euskal Herriko kultura islatzen ditu bere lanetan. Orain, Shanghaiko Euskal Etxearen eskutik bere azken lanak aurkeztuko ditu Asia Draws izeneko erakusketan. Ostiral honetan bertan inauguratuko dute, Shanghaiko Euskal Etxean. Karia hortara elkarteak ateak irekiko ditu asteburu osoan, erakusketa ikusi nahi duenari ongi etorria eginez. Asia Draws erakusketa urte bukaera arte luzatuko da.

Gehiago irakurri...


Txileko euskaldunek euskararen alde Santiagoko kaleetan 'Korrika' ospatu zuten bertako 2007ko Euskal Astea

2007/11/15

Euzko Etxearen Korrikak Santiagoko kaleetara atera zuen 2007ko Euskal Astea, bertakoak ahozabalik Santiagoko Euzko Etxea Txileko 2007ko Euskal Astearen egoitza izan da egunotan eta bertako euskaldunek hamaika ekitaldiz gozatzeko parada izan dute: zinema, mintzaldiak, kontzertuak, 'Akelarre' bat eta euskararen aldeko lasterketa, besteak beste. Santiagoko euskaldunek euren Korrika propioa egin dute --beranduago, bai, baina gogoz gainezka-- eta euskararen aldeko aldarria eta besta giroa hiriko kaleetan zabaldu dute. Euskal Asteari bukaera emanez, Enrike Zelaia soinujole nafarrak 800 lagun bildu zituen kontzertua eskaini zuen.

Gehiago irakurri...


Euskararen 'zaporea' zabaltzeko era gozagarria: 'Ukan pintxoa' eginez eta eskainiz (errezeta ematen dugu)

2007/11/15

Ukan pintxoa Eusko Jaurlaritzak euskara zabaltzeko kanpaina berria jarri du abian eta ekimen desberdinen artean proposamen orijinal bat prestatu du: euskararen 'zaporea' dastatzera emango duen pintxo bat egitea. 'Ukan pintxoa' da eta Edorta Lomo eta Iñigo Cojo sukaldariek asmatu dute (Euskal Herriko bigarren pintxo lehiaketaren irabazleak). Jarraian euskarari 'gustua' hartu ahal izateko pintxoaren errezeta ematen dugu --txitxarroa, ahuntz gazta eta fruituak-- Diasporako euskal etxeek ere kanpainarekin bat egin ahal dezaten eta Euskal Herritik kanpo ere 'euskararen zaporea' zabaltzeko.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia