2007/12/06

Euskal zinema munduan indartsu dabiltzan zuzendariak dira Borja Cobeaga eta Asier Altuna. Cobeagak Oscar sarietarako izendapena jaso zuen 'Eramos pocos...' laburmetraiarekin iaz eta Asier Altunak Telmo Esnalekin zuzendu zuen 'Aupa Etxebeste!' euskaraz eginiko filmarik arrakastatsuenetakoa izan zen. Biak ala biak Alemanian izan dira egunotan eta euren lana Frankfurt eta Wiesbadenen aurkeztu dute Frankfurteko Euskal Ikasketen Etxeak gonbidatuta.
Gehiago irakurri...
2007/12/06

New Mexico Euskal Etxea 2004 urtean jaio zen, Suzanne Uberuagak sustatuta. Boisen jaioa eta hezia da Uberuaga eta New Mexicora heldu zenean euskal abizena zuten lagun asko topatu zituen, baina gutxik zekiten euskal jatorridunak zirenik. Euskal ondare --New Mexico-ren historian oso garrantzitsu-- hori ezagutarazteko asmoarekin sortu zen euskal etxea. Urtetik urtera ekintza eta bazkide gehiago biltzen ari dira eta dagoeneko euskal komunitatearen ordezkaritza eraman dute Santa Feko Desfile Historikora. News Bulletin egunkariak bildu du guk laburtu eta euskaratu dugun berri hau.
Gehiago irakurri...
2007/12/05

Gloria Macapagal Arroyo Filipinetako presidentea gaur iritsiko da Ordiziara Ibarretxe lehendakariarekin eta bi agintariek inauguratuko dute bertako seme izan zen Andres Urdaneta itsasgizonaren jaiotzaren Bosgarren Mendeurrena dela-eta antolatutako erakusketa eta urtebeteko egitaraua. Ondoko ekitaldi batean, Ordiziaren eta Filipinetako Urdaneta hiriaren arteko senidetzea gauzatu eta aurkeztuko dute. Urdaneta Urtean zehar Perúko El Callao eta Mexikoko Acapulco hiriekin ere senidetuko da herri gipuzkoarra.
Gehiago irakurri...
2007/12/05

Chascomuseko 'Zingirako Euskaldunak' Euskal Etxeak Euskararen Nazioarteko Eguneko jaia ospatu zuen joan den larunbatean, bide batez aurtengo euskara eta dantza ikastaroen bukaera ekitaldia ere eginez. Haur eta gazteentzako piknika egin zuten Euskal Etxearen ondoan dagoen parkean. Arratsaldean nagusiek Erasmo Astoreca bazkidearen oroimenez antolatutako Mus Txapelketan parte hartzeko aukera izan zuten. Buenos Aires, La Plata, Mar del Plata, Laprida eta Chascomús bertako muslariak aritu ziren lehian.
Gehiago irakurri...
2007/12/04

Bihar zabalduko ditu ateak Durangon Euskal Liburu eta Disko Azokaren 42. edizioak. Umorea gai nagusitzat hartu duen edizio honetan 161 argitaletxe, elkarte, disketxe eta erakunde bilduko dira 317 stand-etan banatuta, horietatik 14 teknologia berrien gunean. Hortxe aurkitu ahal izango da Euskalkultura.com eta hortxe eskainiko ditu Diasporako irudiak, materiala eta informazioa. Bisitak oro ongi etorriak izango dira, beraz nahi duenak badaki nora jo dezakeen azokaratzen denean.
Gehiago irakurri...
2007/12/04

Euskal jatorriko argentinarra da Maite Iturre eta aurten Espainiar Hezkuntza Ministeritzak ematen duen Ikasketa Bukaera saria jaso du, unibertsitate ikasketak 9,68ko batazbesteko notarekin gainditzeagatik. Meritoa bikoitza da gainera, kontuan izanik euskara La Platako Euskal Etxean ikasten hasi zenak euskaraz egin dituela Zientzi Politikoen ikasketak. Gaur egun, Euskal Herrian bizi da eta Diasporako familiak biltzeko ekimen bat gidatzen du, senarra Jon Bustillorekin batera: Euskaldunak Munduan.
Gehiago irakurri...
2007/12/04

Azaroa joan berria delarik, Argentinako Las Flores herriko 'Loretako Euskaldunak' Euskal Etxetik iragan hilabetean bertatik garatu dituzten ekimenen laburpena helarazi digute. Horien artean daude herriko Udal Kultura Departamentuak antolatutako Dantza tailerrean euskal dantzariek izandako partaidetza, auzoko Azul herriko Immigranteen Festako kabalkadan izandakoa, eta Mikel Ezkerrok Euskal Etxearen egoitzan euskaldunez eta euskal historiaz eskainitako hitzaldia. Aldi berean eta atzo Euskararen Nazioarteko Eguna zela-eta, 'Loretako Euskaldunak'-ek bertako komunikabide guztiei bidali zien hitzordu horren eta euskara beraren berri aipatzen zuen komunikazio bat.
Gehiago irakurri...
2007/12/03

Gaur abenduak 3, Xabierko Frantziskoren Eguna, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko dute Euskal Herrian eta munduan zehar barreiaturiko euskal komunitateek. Asko izango dira euskal hizkuntza aldarrikatzeko 1949an Eusko Ikaskuntzak lehenengoz ipini zuen hitzordu honekin bat egingo duten euskal etxeak. Gaur astelehena izanik, izan dira deialdia aurreko eta ondoko asteburuetara aldatu duten komunitateak, baina baita ere gaur astegunez egiteko mantendu dutenak. Euskal Herrian, ekitaldi nagusia gaur arratsaldez gauzatuko da, Gasteizko Artium-en, arratsaldeko zazpi t'erdietatik aurrera.
Gehiago irakurri...
2007/12/03

Bihar asteartea Mary DiMaggio kaliforniarrak, 63 urteko emakumeak, Euskal Herrira bidaia egingo du Larrañaga familia ezagutzeko. Ez dute sekula elkar ikusi eta ezin izango diote elkarri ulertu, Maryk ez duelako ez euskara ezta gaztelerarik egiten eta Larrañagatarrek ingeles apur bat baino ez dakitelako. Baina badago hizkuntzen gainetik batzen dituen zerbait: Gaizka Larrañagaren bihotza. Gaizka 2003an auto batek harrapatuta hil zen Renon eta Maryk bere bihotza jaso zuen. Orain, lau urteko errekuperazio luzearen ondoren DiMaggio bidaia luzeari aurre egiteko prest agertu da, familiari bere eskerrona agertu asmoz. Kaliforniako Mercury News egunkariak argitaratu du berria.
Gehiago irakurri...
2007/12/03

Viedmako Immigranteen Plazan beste hamabost banderarekin batera Argentinako ikur nazionalari lagunduz igotako bat izan zen euskal zurigorriberdea. Bakoitza bere mastaren goialdetik Viedmako historiari ekarria egin dioten eta gaur egun ere hirian aktibo dauden elkarteei dagozkien nazionalitateen adierazle. Viedmako 'Beti Aurrera Aberri Etxea' euskal elkartean pozik eta gustura daude, 'euskaldunon eta gure ekarriaren aitorpena baita ikurriña hor egotea', esan diote EuskalKultura.com-i.
Gehiago irakurri...