euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Sanz presidenteak parte hartuko du datorren astean Miamin eta NYen egingo den AEBetako 2008 Nafar Astean

2008/01/31

Miguel Sanz presidentea iaz New Yorken egin zen Nafarroako Astearen barneko ekitaldi batean Nafarroako presidente Miguel Sanz buru dela nafar erakunde eta merkatarien ordezkaritza zabal bat bidaiatuko da datorren astean Estatu Batuetara, Merkataritza Ganberak eta SODENAk antolaturik, foru lurraldearen irudia, ardoa eta elikagaiak Ipar Ameriketan sustatu eta ezagutarazteko asmoz. Nafarroako hogei enpresak hartuko du parte, aurten otsailaren 4 eta 5ean Miamin eta 6 eta 7an New Yorken garatuko den 'Estatu Batuetako Nafar Astea' izenekoan. Kointzidentziaz, joan den astelehenean, NYen zen Sanzberro nafar kontseilaria, munduko 'Ardo eskualde onenari' Wine Enthusiast saria jasotzen Errioxa sor-markaren izenean, Nafarroa, Araba eta Errioxa hunkitzen baititu aipatu jatorri izendapenak.

Gehiago irakurri...


Aurten inauteriak inoiz baino goizago datoz; dantzan.com webguneak tokian tokiko ospakizunak bildu nahi ditu

2008/01/31

Abaltzisketako Txantxok (argazkia Dantzan.com) Aurtengo inauteriak goiztiar datoz, 'toka daitekeen data goiztiarrenetako batean', Dantzan.com webguneko Oier Araolazak gogorarazten digun bezala. Otsailaren 5ean izango da Inauteri Asteartea, eta Ostegun Gizena hil honetan bertan dator, urtarrilaren 31ean. Data hauetarako mozorro eta dantzak inoiz baino azkarrago prestatu beharko ditugu eta herri askotan aurten inauteriekin batera tokatzen diren Santa Ageda edota Kaldereroak bezalako jaiak nola ospatu erabaki beharko dugu.

Gehiago irakurri...


HABEk eta FIVUk euskara irakasleen trebakuntza programari ekingo diote Uruguaiko lau euskal etxetan

2008/01/31

Kinku Zinkunegi Montevideon eginiko aurkezpenean FIVUk (Euskal Uruguaitar Erakundeen Federazioa) HABEko Euskara Munduan programako koordinatzailea hartu du aste honetan Montevideon. Jose Francisco 'Kinku' Zinkunegik aurten lau euskal etxetan hasiko den euskara irakasleen trebakuntza programa azaldu du eta euskal etxeek kurtsoa nola bideratu eztabaidatu dute. Bileran Saltoko Euskaldunen Taldea (Saltoko Euskal Etxea); eta FIVUn federatutako beste hiru euskal etxe izan ziren: Rosarioko Gure Etxea, Carmeloko Ibai Ondoko Etxea eta Montevideoko Haize Hegoa.

Gehiago irakurri...


Argentinako Giza Eskubideen Idazkaritzak ikerketa hasi du azken diktaduran desagertutako euskal jatorrikoen alde

2008/01/31

Desagertutakoen aurpegi andana bat Argentinako Justizia eta Giza Eskubideen Ministeritzako Giza Eskubideen Idazkaritzak ikerketa bat abiarazi du Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin, azkeneko diktaduran desagertutako euskal jatorriko hiritarren urratsen berri jakitearren. Emaitza legez, euskal jatorriko biktimen erregistro bat osatu nahi da eta honetarako bilaketa sakon bat egin nahi da Estatu Erakundeen barnean zein kanpoan. Argazki zein biografia erregistroak eratuko dira eta liburu bat argitaratu ere, hau guztia historia horien berri hedatzeko asmoz.

Gehiago irakurri...


Patagonian ere bai!: Rio Coloradoko EEak euskarari buruzko topaketan bildu zituen inguruko euskal etxeak

2008/01/30

Ongi Etorri zioen kartel handi batek hartu zituen bisitariak Rio Coloradon (argazkia R. basterra) Ibaiko Euskaldunak Euskal Etxeak anfitrioi lanak egin zituen euskarari buruzko lehen topaketa patagonikoan. Bertan parte hartzeko gonbidapena jaso zuten inguruko Viedma eta Bahia Blancako euskal etxeek eta haien ordezkaritzak Rio Coloradoko lagunekin bildu ziren euskara eta euskal kultura ardatz zituzten jarduerak egiteko. Topaketen arrakasta ikusirik datorren urterako edizio berria beste euskal etxeei ere zabaltzea pentsatu dute antolatzaileek.

Gehiago irakurri...


Argentinatik Joseba Bilbao, Maria Lis Calderon eta Gaston Inchausti arituko dira San Frantziskoko Pilota Txapelketan

2008/01/30

Tandileko Gaston Inchausti gaztea Argentinako pilotari nabarmenetakoa da FEVAk jakitera eman du datorren astean hasita San Frantziskon jokatuko den Pilota Txapelketan lehiatuko diren pilotari argentinarren izenak: Joseba Bilbao, Maria Lis Calderon eta Gaston Inchausti. Txapelketa San Francisco Basque Cultural Center (BCC) elkarteak antolatu du eta bertan San Frantzisko, Argentina, Mexiko eta Venezuelako pilotariak ariko dira. Txapelketa otsailaren 9tik 17ra jokatuko dute eta finala Ibarretxe lehendakariaren bisitarekin eta BCC-ren 26. urteurrenarekin bat gauzatuko da.

Gehiago irakurri...


Txileko euskal komunitateak emozio handiz egin zion azken agurra Antonio Narvarte musikari eta euskaltzaleari

2008/01/30

Antonio Narvarte Sanz, Irunen jaioa eta Txileko euskal komunitatearen kide nabarmena

Viña del Marreko Aita Karmeldarren elizan egin zen atzo Antonio Narvarte Sanzen hileta. Narvarte Txileko euskal komunitatearen kide nabarmena zen eta Valparaisoko euskal etxeko bazkide eta zuzendaria izan zen. Bere lagun mina zen Aita Kepa Bilbaok zuzendu zuen elizkizuna. Santiago eta Valparaisoko euskal komunitateko kide ugari bertaratu ziren, Txileko euskaltzale ezagunari azken agurra eskaintzeko. Narvartetarren familia zabalaren alboan, besteak beste, Jon Erdozia, Euskadiko ordezkaria Txilen, Archibaldo Uriarte, Jose María Narvarte eta euskal etxeen alde lanean emandako urte luzeetan eginiko lagun asko eta asko izan ziren.

Gehiago irakurri...


Gipuzkoako Foru Aldundiko ordezkaritzak Chiapasen bukatuko du Mexiko eta El Salvadorrera egin duen bisita

2008/01/29

Gipuzkoar ordezkaritza Salvadorreko Tacubara egin zuten bisitaldian Iñaki Galdos, Gipuzkoako Foru Aldundiko Kiroletako eta Kanpo Ekintzarako diputatua, Mexikon da egunotan foru erakundeak herri honetan eta El Salvadorren sustatzen dituen kooperazio ekimenak bisitatzeko. Gaur Chiapasera heldu eta ostirala bitartean egongo da bertan. Besteak beste, Chiapaseko gotzain Felipe Arizmendirekin eta inguru honetan aritzen diren gobernuz kanpoko erakundeetako ordezkariekin bilduko da.

Gehiago irakurri...


Rosario izanen da larunbatetik goiti Argentinako Dantza eta Musika Tradizional Nafarraren VII. ikastaroko egoitza

2008/01/29

Rosarioko Nafar Etxea (argazkia EuskalKultura.com) Rosario hiria, Santa Fe probintzian, izango da heldu den larunbatetik aurrera aste betez Argentinako Dantza eta Musika Tradizional Nafarraren VII. ikastaroko egoitza. Bertako Nafar Etxeak antolatu duen ekitaldia da, Iruñeko exekutiboaren sostenguarekin, 35.400 euroko dirulaguntza onartu baitu Sanz-en gobernuak programa gauza dadin. Uda sasoian lehendik ere Buenos Aires, Mendoza, Mar del Plata edo Rosario bertan egindako ikastaroen bideari segituko dio eta Nafarroatik ekarriko ditu dantza eta gaita, atabal eta txistu irakasleak, Anitxu Agüera koordinatzaile.

Gehiago irakurri...


Joaquin Achucarro Fundazioa sortu dute Dallasen (AEB), pianojole bilbotarraren ondarea zabaltzeko asmoz

2008/01/29

Joaquin Achucarro pianojole bizkaitarra Dallas hiriak eta Southern Methodist University Unibertsitatea izan dira, Texas estatuko beste kultur erakundeekin batera, Joaquin Achucarro Fundazioa sortu dutenak. Joaquin Achucarro (Bilbo, 1932) pianojolea unibertsitate honetako irakaslea da orain dela hamar urtedanik eta hiriak bere ekarpenarengatik eskerrak emanez sortu du fundazioa. Erakundearen helburuen artean kontzertuak antolatu, pianojoleei bekak eta ikasketa laguntzak eman eta Achucarroren lana ezagutarazi eta gordetzea daude.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia