euskal diaspora eta kultura

2009/02/03
2009/02/02
Joan den ostiralean, urtarrilaren 30ean, Chascomuseko Euskal Etxearen egoitzan eginiko bilera ekitaldian sinatu zen Lankidetza Hitzarmena, sinatzaile bi elkarteotako presidenteak, hala nola Zingirako Euskaldunak-eko Maria Laura Eguren eta Chascomuseko Pilota Klubeko Tomas Murias. Euskal Etxetik adierazi zaigunez, bi erakundeok elkarrekin garatzen ari diren lana sendotu eta aitzinarazteko bidean ipini da, beti ere Euskal Pilota Eskola indartuz eta pilotazaletasuna sustatuz Chascomus inguruan.
2009/02/02
Eusko Ikaskuntza euskal kulturaren arlo desberdinetan sakontzeko aukera eskaintzen die munduko ikerlariei Angel Apraiz eta Agustin Zumalabe beken bidez. Bi beka hauek jorratzen dituzten gaiak honakoak dira: Hizkuntza eta Literatura, Historia-Geografia, Historiaurrea-Arkeologia, Arte Plastikoak eta Monumentalak, Zinematografia eta Musika, batetik, eta Antropologia-Etnografia, Gizarte Zientziak eta Ekonomia, Zuzenbidea, Komunikabideak, Zientzia Fisiko-Kimikoak, Matematikak eta Teknologia, Osasun Zientziak, Natur Zientziak, Hezkuntza eta Folklorea, bestetik. Bakoitzak 6.000 eurotako zuzkidura eta urte beteko epea du. Eskabideak aurkezteko epea otsailaren 28an bukatzen da.
2009/02/02
Australia ipar-ekialdean, Queensland-en, dagoen Townsville hiria herrialde honetako pilotazaleen topagune bihurtu da azken asteetan, bertan ari baita Ibon Garate getxoztarra euskal pilota ikastaroa ematen. Garate orain dela aste batzuk heldu zen, Euskal Pilotaren Mundu Batzarrak eta Australiako Euskal Pilota Federazioak gonbidatuta, gazte australiarrei pilotan erakusteko helburuarekin. Baliteke trebezia gehien erakusten duten hiru edo lau lagunek Euskal Herrian irailean egingo den mundu txapelketan parte hartzea.
2009/01/30
Bere gurasoak pertsona ezagunak dira Argentinako euskalgintzan. Ama, Marina Aranguren, euskal argentinarra da eta heldua izanik ikasi eta hobetu du bere euskara. Gaur egun euskara irakaslea da Buenos Airesko Euskaltzaleak elkartean. Aita, berriz, Aitor Alava du, duela bost bat urte Buenos Airesen bizi den Zuhatzako (Araba) euskalduna eta euskal dantza irakasle ari dena Argentina eta Uruguaiko zenbait euskal etxetan. Horiek gurasoak. Alaba, berriz, Maialen tipia, urtarril honen 10ean jaio zen Buenos Airesen, lagun andanaz inguratuta. Ongi etorri, Maialeni, eta zorionak aita-ama-alaba eta ingurukoei.
2009/01/30
AEBetako euskal etxeetan euskara irakasleak trebatzeko programak --'Euskara AEBetan'-- bere urteroko bilkura egin zuen joan den urtarrilaren 16tik 18ra Utah-ko Salt Lake City hirian. HABE institutuak eta NABOk (AEBetako euskal etxeen federazioak) sustatzen duten programan inoiz baino irakasle gehiago ari dira aurten, Izaskun Kortazar, NABOko euskara sustatzailea egiten ari den lan bikainaren seinale. Bilkuran Idaho, Colorado, Wyoming, Nevada, Kalifornia eta Utahko irakasleak izan ziren, besteak beste.
2009/01/30
Chaco probintziako Resistencia hiri argentinarra izan zen joan den urtarrilaren 10ean Mariangeles Rosciani Grandes Igarategui eta Mauro Matheu gazte euskal argentinarren ezkontzaren agertokia. Mariangeles Chacoko Euskal Etxeko dantzaria da eta Mauro Arrecifeseko Euskal Etxeko dantza taldeko kidea eta euskara irakaslea. Bi gazteen maitasunak 1.500 kilometrotara dauden elkarteak batu zituen eta elizkizunaren ostean bi euskal etxeetako dantzariek aurreskua dantzatu eta ohorezkoa arkua egin zieten. Zorionak ezkonberriei!
2009/01/29
2009/01/29
Mexiko DFko Euskal Etxeak bere Zuzendaritza Batzordea berritu du joan den asteburuan, Miguel Larregui presidente berri aukeratuz. Larregui Tolucan jaioa da eta arbaso baztandarrak eta bizkaitarrak ditu. Bera izango da Gotzon Uribek zuzendu zuen batzordearen ondorengoaren buru. Euskal Etxeak garai latzak igaro berri ditu arlo ekonomikoan, finantza-hersturak markatuta, eta orain presidente berriak adin guztietako euskal-mexikarrak euskal etxearen partaide egin eta sentiarazteko erronka hartu du bere gain. EuskalKultura.com-ek berarekin hitzegin du.
2009/01/29
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus