Ostiral honetan, abuztuaren 29an, 19:30ean, Montevideoko Haize Hegoa EEan (Isabela 3475 B) lagun arteko hitzordua María Noel Abella Aiscar-en "Hitzen bidaia-El viaje de las palabras" aurkezteko. Hona gonbidapena:
"Hitzen Bidaia" euskara-gaztelania liburuaren aurkezpenerako gonbidapena. Historia, umorea, samurtasuna eta nostalgia uztartzen dituen ipuin laburrez osatutako liburu elebiduna (gaztelania-euskara) da. Bertan historia, umorea, samurtasuna eta nostalgia uztartzen dira, benetako eta fikziozko istorioetan.
Egilea, María Noel Abella Aiscar, Haize Hegoa EEko kide eta laguna, zentro honetan bertan ikasi zen euskara ikasten, geroago diasporako irakasle gisa trebatzeko, FIVU ordezkatuz Euskara Munduan programan. Liburu hau ere bidaia horren isla da: hizkuntzen, paisaien eta oroitzapen partekatuen arteko zubia.
Lana, eskuragarri egongo da formatu digitalean eta doan, eusko-etxe, euskaltegi, irakasle, ikasle eta euskal ondare kulturalean interesa duen edonorentzat, nonahi egonik ere irakurtzeko moduan.
Arratsalde berezi bat pasatzeko gonbitea da hau, irakurketak tarteko, Pablo Silveira Artagaveytia abeslari eta konpositorearen zuzeneko musika lagun eta hitzez egindako bidaia den hau lagun artean topa eginez ospa dezagun.
Sarrera doan.
Liburuari eta aurkezpenari buruzko artikulua.