euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

San Sebastian Festa Handia Euzko Etxea Euskal Etxean hainbat euskal etxetako danborradekin

2023/01/21

Non: Necochea, Argentina

2019ko danborrada Necocheako Euzko Etxean
2019ko danborrada Necocheako Euzko Etxean

Larunbat honetan, urtarrilaren 21ean, San Sebastian eguneko festa handia egingo dute Necocheako Euzko Etxean [jai-eguna, berez 20a, ostirala izanik, ez da jai-eguna Argentinan eta danbor-jotzaile eta partaideek askoz errazago dute larunbatean ospatzea, batez ere urrundik bertaratzeko ahalegina egiten dutenek, horregatik egun aldaketa]. 

Larunbatean, beraz, egundoko festa donostiar ederra egingo dute Euzko Etxean, besteak beste Donostiako Konstituzio Plaza irudikatuta eta bertako hainbat detaile lagun dituztela. Bertako danbor-jotzaileez gain, beste euskal etxe batzuetakoak ere partaide izango dira, bertan uda sasoin betean daudela eta, aurten hasteko, Donostian eguraldi hotz, euritsu, haizetsu eta, nork daki, agian elurtsua izan dezaketen bitartean. Urtaroa, diferentea, umore eta sentimentua, berberak, serio hartzen baitute Necocheatarrek euren adierazgarri den Danborrada eta San Sebastian festa.


Danborrada donostiar hunkigarria egiten dute urtero Necocheako Euzko Etxean, Konstituzio Plaza eta guzti

Necocheako Euzko Etxea Euskal Etxea

 

Facebook: https://www.facebook.com/centrovasco.necochea

Instagram: https://www.instagram.com/euzkoetxeanecochea

e-mail: centrovasconecochea@yahoo.com.ar



« Apirila 2024 »
1
28
29
30
 
 
 
 
 

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia