euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

'Payada' eta bertso bazkaria Argentinako Wilson Saliwonczyk payadorea eta Fredi Paia bertsolaria partaide

2022/08/13

Non: Urduliz, Bizkaia

'Haizeak pilotzen gaitu'. Larunbat honetan, abuztuaren 13an, payada eta bertso bazkaria egingo da Bizkaian, Urdulizko Mentxakane baserrian, Rio de la Platako Wilson Saliwonczyk payadorea eta eta Fredi Paia bertsolari algortarra partaide.

"Wilson el Payador" los Toldosen (Buenos Aires probintzian) jaio zen. Olerkiak eta abestiak idazten ditu, eta ahozko inprobisatzailea da. Argentina, Brasil, Txile, Estatu Batuak, Frantzia, Italia, Euskal Herria, Uruguai eta abarretako argitalpenetarako artikuluak idatzi izan ditu. Nazioarteko bira ugari egin ditu eta hitzaldiak eman ditu Europa eta Amerikako unibertsitateetan.  José Hernándezen ´Martin Fierro´ obra argentinar klasikoaren bertsio integrala musikatu eta grabatu zuen. Gogoratu Martín Fierro —Matxin Burdin euskaraz— poema narratiboa, bertsoz idatzia, 'gautxo literatura' delakoaren gailurra dela.

Urdulizko Mentxakane baserrian, eguerdiko ordu bat eta erdietan.

Sarrerak mugatuak dira. Erreserba egiteko +34-652319137 telefonora deitu.



« Apirila 2024 »
1
27
28
29
30
 
 
 
 
 

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia