Astearte honetan, arratsaldeko 1etatik 2etara, "Palabra de vasco": irratsaioa Luis María Barrandeguy, Cristina Arregui eta Luisa Churrucaren eskutik, Rosarioko Libertad irratian (1.090 kHz). Euskal kultura eta Rosarioko Zazpirak Bat Euskal Etxearen berri izango dituzte hizpide, musika, elkarrizketa, albiste eta zutabegileekin lagunduta.