Córdobako Gerora Euskal Kultura Elkartea antolatzaile, Aberri Egunaren hilabete honetan online topaketa sorta berri bati ekin diote, Euskal Herriko lagunekin, Euskal Herriaren muinera hurreratzen saiatuz, bertakoen lekukotasunen bidez, hango taupada bertatik bertara bizi dutenen ahotsa medio, dioskute.
Bi solasaldiko ziklo honetan apirilaren 25koa bigarrena da eta Joseba Gabika-Aldekoaren lekukotasuna bilduko du. "Biboren taupadetan barrena ibiliko gara, Donostiaren dotorezia bisitatuko eta Gasteizko historia. Josebak, bere jakinmina eta irakasle gisa duen eskarmentua lagun, hainbat bazter bisitatzeko gonbitea egingo digu, pasioz betetako bere begirada baliatuz.
16:00etan, online. Proposamena doan da, baina izena behar da eman aldez aurretik hemen.


Lagun bati bidali
Komentarioa gehitu


