euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

NABO Ipar Amerikako euskal elkarteen federazioak bere udazkeneko bilera egingo du Txoko Ona Euskal Etxearen egoitzan

2022/11/05

Non: Homedale, Idaho, AEB

NABOko ordezkariak aurreko bilera batean, Buffalo Wyoming-eko Biltzarrarekin bat
NABOko ordezkariak aurreko bilera batean, Buffalo Wyoming-eko Biltzarrarekin bat

NABOren udazkeneko bilera Homedaleko Txoko Ona Euskal Etxearen egoitzan, Txoko Ona eta Ontarioko Euskal Etxea lankide.

Goizeko 9:30etan gosaria eta 10:etan hasiera. Zoom bidez ere parte hartu ahal izango da. 

NABOren Astero buletinaren aste honetako zenbakiak azpimarratzen du, besteak beste, Renoko Euskal Liburutegiko Iñaki Arrietak bere ardurapeko azken berriak banatuko dituela, eta Pedro Oiarzabalek Memoria Bizia- Fighting Basques proiektuari dagokionez. Gogoratzen du baita ere bileran NABOko Euskara koordinatzailearen eta Sustatzailearen karguak baieztatu edo erabakiko direla.

Bileraren ostean delegatuek Boisera itzuliko dira eta Euzkaldunak-en azaroko afarian, Mortzilla Afarian, parte hartzeko.

Eta bertan, NABOko lehendakari Philippe Acheritogaray-k 2021eko Bizi Emankorra emango dio Miren Artiach bertako euskaltzale handiari, izan ere bizitza osoko bere ibilbide emankor eta joriagatik euskara, euskal kultura eta AEBko eta Euskal Herriko euskaldunen alde.



« Maiatza 2024 »
 
 
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
 
 

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia