.Igande honetan, apirilaren 26an, Paueko Lagunt eta Maita Euskal Etxearen Urteko Batzar Nagusia egingo da Bizanos-en, Balavoine Aretoan. Erakundeko bazkide eta lagunak eta EEko kultur taldeak partaide, abestuz, dantzatuz, zozketak eta janari goxoa ere tarteko.
- 11:00: Meza San Bizente elizan (77, Tourasse Boulevard, Pau) Etxeko Kantuz Bizi abesbatzarekinn
- 12:30: Aperitifa eta buffet bazkaria Balavoine aretoan
- 14:30: Etxeko Dantz'Erroak taldearen dantza emanaldia
- 15:00: Etxeko Pasaban taldearen musika emanaldia
Bazkalondoan zozketa (txartelak 2 € bakoitza)
Menua: Kir aperitiboa / Pontxa gailetekin • Haragi-ohola, crudités, entsalada desberdinak • Ahate-bularra salteatua euskal erara / "Patata basatiak" • Bertako gazta • Verrine gozoak • Ardoa, kafea
Erosi hemen zure txartela: https://www.helloasso.com/associations/amicale-des-basques-de-pau/evenements/journees-des-amicalistes-1


Lagun bati bidali
Komentarioa gehitu


