Zein urrun daude gauean ikusten ditugun izarrak? Zein galaxia ikus ditzakegu begi hutsez? Unibertsoa infinitua al da?
Azaroaren 12an, osteguna, 19:00etatik 20:00etara, Madrilgo Euskal Etxeko Peio Aramburu aretoan, galdera horiek eta beste batzuk aztertzeko aukera izango da. "Horretarako unibertsoaren eskalak zeharkatuko ditugu: begi hutsez ikus daitezkeen izarretatik hasi eta milioika argi-urtera dauden galaxietaraino. Belaunaldi berriko teleskopioek galaxien eraldaketa eta unibertsoaren jatorria bera ulertzen nola laguntzen diguten ezagutuko dugu".
Saioa Itziar Aretxagak gidatuko du; Euskal Etxeko kidea bera, Zientzia Fisikoetan doktorea, eta ikertzaile nabarmena Espainiako Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Nagusian (CSIC).
Ez da aurretiazko astronomia-ezagutzarik behar; nahikoa da jakin-mina izatea eta harritzeko prest egotea.


Lagun bati bidali
Komentarioa gehitu


