euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

'Hitza hitz' dokumentala eta bi hitzaldi, Beñat Çuburu Ithorotz eta Agustín Wieckiewicz hizlari, Iparraldeko Euskal Etxean

2022/11/04

Non: Buenos Aires, Argentina

Euskal Herritik iritsi berria, Uruguaitik pasatuta, Beñat Çuburu Ithorotz ikerlari hazpandarraren hitzaldia azaroaren 4an, ostirala, 19:00etan Buenos Airesko Iparraldeko Euskal Etxean, 'Emigrazioa Latinoamerikara Iparraldeko Hazparnetik' izenburupean eta "Hitza hitz - Palabra de Vasco" dokumentala pantailaratzea.

Ondoren, Historia irakasle eta ikerlari Agustín Eduardo Wieckiewicz hilerri-ondarean adituak hitzaldia emango du, "Catalina eta Avellanedako hilerria", Buenos Aires probintziako Avellaneda hilerrian dagoen hilobi zaharrenari buruz, hain zuzen ere Hazparnen jaio eta Rio de La Platan 45 urte zituela hildako eta bertan ehortzitako Catalina Apat [Aphat] emigrantearen hilobiari eta istorioari buruz.



« Maiatza 2024 »
 
 
6
7
8
9
10
11
12
13
14
15
16
17
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
31
 
 

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia