Festa Festival musika jaia eta Flama de la Llengua - Hizkuntzaren Suaren aldarrikapena Erakunde Europarretara iritsiko da.
Elkarrekin lankide aritzeko daramaten dinamikarekin aurrera eginez, kontzertu adierazgarria iragarri dute hiriburu europarrean Bruselako Euskal Etxeak, Kataluniako Casal-ek eta Espai Valencia Bélgica erakundeek, izan ere hiru talde esanguratsu emanaldi bakarrera bildurik: Jazzwoman eta euren aire rapero eta afrikarrak, Neomak euskaldunen folk-eta kantua eta Ses Bísties de Mongofre balearren Menorcako rumba. "Rapetik eta afrotrapetik euskal folkera eta Menorcako rumbara: erritmo, kultura eta energiaz beteriako gau ahaztezina izango da", agintzen dute.
Kontzertua maiatzaren 9an izango da, 18:00etan, VK Concerts-en, Centre communautaire De Vaartkapoen-en (De Vaartkpoen Schoolstraat 76an, 1080 Saint-Jans-Molenbeek). Prezioak, 39 euro publiko orokorrarentzat, 30 euro erakunde antolatzaile bateko kide direnentzat, eta 25 euro Casal, Espai, BEE elkarteetako biko bazkide direnentzat.
Orduak, 18:00etan ateak zabalduko dira, 18:30ean Ses Bísties de Mongofre, 20:00etan Neomak, 21:45etan Jazzwoman.


Lagun bati bidali
Komentarioa gehitu


