Aurten bere 40. edizioa ospatuko du Minden-Gardnervilleko Euskal Piknikak, bertako Mendiko Euskaldun Cluba antolatzaile. Piknika larunbatean izanen da, baina ohi bezala bezperan, ostiralean afaria eta dantzaldia egingo dira JT euskal ostatuan. JTn afaldu nahi duenak, hala egin dezake —euskal-amerikar giroa ez da faltako—eta ondoren Mendiko Euskaldun Cluba-ko dantzari gazteen emanaldia egingo da, eta segidan dantzaldia, musikari direla Jean-Pierre eta Manuela Etchechury, Jean Flesher musikari lagun, 20:30etatik aurrera.
Ikus hemen larunbateko programa. Eta ez ahantzi larunbatean 'euskal gosaria' zerbitzatuko dela JTn, Mendebaldeko euskal ohitura zaharrei jarraiki. 9:00etatik 12:00ak arte. Prezioa, 15 dolar eta barne dira: fruta, gaxna, xingarra, lukainka, tripota, lursagar xehetuak, arraultze fritatuak, arnoa, kafea eta liranja zukua. On egin!
Topa egiten Gardnervilleko JT euskal ostatuan, Euskal Herriko Zazpiak Bat armarria atzekaldean