Ostegun honetan, “Euskal gatazka. Begirada literarioak, zinematografikoak eta feministak” mahai ingurua egingo dute Parisko Sorbonne Nouvelle unibertsitatean, bertako Etxepare Euskal Institutuaren Irakurletzak antolatuta. Teresa Larruzea irakurlearekin batera hartuko du parte Eider Rodriguez idazleak, Olatz Dañobeitia UPV/EHUko soziologoak, Lorea Azpeitia UPV/EHUko filologoak eta Thomas Lacoste Sorbonne Nouvelle Unibertsitateko irakasleak.
Arratsaldeko 2etan, Campus Nation –eko A608 aretoan.