euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

Euskal Diasporaren Eguna ospatzeko festa egingo du Lagunt eta Maita Euskal Etxeak

2026/09/19

Non: Paue, Frantzia

Urtero bezala, Paueko Lagunt eta Maita (LEM) Euskal Etxeak bat egingo du "Euskal Diasporaren Eguna" (irailak 8) zenbait jarduerarekin ospatuz, aurten hiru fase edo ekitalditan banatuta.

Bigarren fasea irailaren 19an, larunbata, izango da, 15:00etan hasita, Euskal Etxearen egoitzan (Buros etorbidea, 94, Pau).

Egitaraua
- 15:00: Hainbat joko eta jolas guztientzat: mus (euskal karta-jokoa), egurrezko jolasak, kantua eta dantza
- 17:00: Arratsaldeko askaria elkarteak eskainia

Gonbidapena elkarteko kideentzat da soilik. Gidatzen ez baduzu, jakinarazi bulegoari eta pozik etorriko gara zure bila.

Gogoratu, bestalde, 3. fase edo ospakizuna Ezpeletara joatea izango dela, urriaren 25ean, igandea, Biper Bestara.

Informazio gehiago Idazkaritzan (+33) (0)559 020 943 zenbakian.



« Iraila 2026 »
 
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
 
 
 
 

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia