Ostiral honetan, uztailaren 8a, Laurak Bat Euskal Etxeak antolatutako Euskal Abesbatzen Errepertorioaren Jardunaldian izena emateko azken eguna da. Uztailaren 16an egingo dute jardunaldia, Miguel Pesce maisuak, Lagun Onak abesbatzako zuzendariak, koordinatuko du eta euskal abesbatzetako zuzendari eta abeslariei zuzenduta dago.
Abesbatzen esperientzia behar da eta partitura batekin gidatu ahal izatea. Parte-hartzaileek aldez aurretik ikasmateriala jasoko dute.
Laurak Bat Euskal Etxea - Centro Laurak Bat Buenos Aires
-e-mail: secretaria@centrolaurakbat.com
-Webgunea: https://www.centrolaurakbat.com/
-Facebook: https://www.facebook.com/centro.bat.7
-Instagram: https://instagram.com/centrolaurakbat