euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Agenda rss

BEOren beka 2026: euskal musikagileak eta euren kultur legatua, epe-muga hurbiltzen

2026/06/16

Non: San Frantzisko, AEB

San Frantziskoko BEOren (Basque Educational Organization) 2026ko bekaren izenburu eta gaia: Ahotsak musikaren atzean: euskal musikagileak eta euren kultur legatua.-

Epe-muga: ekainaren 30a, izena emateko. Ondoren, uztailaren 31 lana aurkezteko.

Hausnargaia: Zerk iraunarazten du musikagile baten lana? Ze lotura dauka? Nola transmititzen du kultura belaunaldietan barrena?

Erantzunak literatura arlotik (poesia, ipuina, saiakera, kazetaritza, ez-fikzioa, fikzioa, prosa, drama...), ikus-arteetatik (marrazketa, pintura, grabatua, argazkigintza, zinemagintza/bideoa, ordenagailuen artea, eskultura, zeramika, diseinua, eskulanak, arkitektura...), aste eszenikoetatik-eta (bertsolaritza, dantza, musika, opera, antzerkia, magia, ahozko hitza, zirku-arteak, antzerki musikala, mimika, txotxongiloak...) eman daiteke.

Hiru sariek, $2.000, $1.500 eta $1.000 dolar dakartzate hurrenez hurren.

Ikasleentzako beka bat da, beraz diru hori ikasten ari diren edo matrikulatu behar duten unibertsitate edo ikastetxeko gastuak ordaintzeko izango da. Ikasleek 2026-2027 ikasturterako AEBekin lotutako, akreditatutako kolegio edo unibertsitate batean matrikulatu eta bertan klaseetara joan behar dute.

Irakurri baldintza guztiak hemen.



« Ekaina 2026 »
18
19
20
21
22
23
24
25
26
27
28
29
30
 
 
 
 
 

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia