Igandean, urriaren 30ean, Omenaldi meza antolatu dute San Frantziskoaldeko euskaldunek Gure Euskal Etxea-Basque Cultural Center-en iaz Estatu Batuetako euskal komunitatean zendu ziren euskaldun guztiak gogoratzeko.
Meza goizeko 10:00etan izango da [streaming-a 9:30etan hasiko da], eta zuzenean zabalduko dute Youtubez, aita Antton Egiguren eta aita Renee Iturbe meza emaile.
Online segitu nahi dutenentzat, gogoratu EHan bezperan aldatuko dela ordua. Beraz meza EHko 18:00etan abiatuko da, Argentinako 14:00etan.
San Frantziskon bazkari bat egingo dute ondoren Gure Euskal Etxean.
-Asteroko AEBko euskal meza euskaraz eta ingelesez Facebookez
-Artzai Ona AEBko euskal elkarte katolikoa
[barkatu aldaketak xehetasunetan, baina iritsi zaizkigun heinean joan gara argitaratzen eguneraketak]