diáspora y cultura vasca
10/01/2003
PUBLICIDAD
Diasporako euskaldunei eskainitako Zortzigarren Probintzia deitu irratsaioa abiaraziko dute heldu den asteartean Iparraldeko Euskal Irratiek. Saioa, hilabete bakoitzeko lehenengo asteartean emanen da, arratsaldeko zazpietan eta biharamunean errepikatuko, arratsaldeko bostetan, eta lehenengo aldian Irulegiko Irratiaren eta Xiberoko Bozaren uhinen bidez heldu da.<br><br>
Lehenengo saioak Estatu Batuetako Susanville herri kaliforniarrean bizi den Marie (Inda) Beterbide emazte urepeldarraren lekukotasuna bilduko du, protagonistarekin egin solasaldia medio. Marie Inda gaztetan joan zen Kaliforniara ahizpa baten gibeletik eta bertan Luzaideko arrazako Beterbide batekin esposaturik Susanvillen hazi ditu, euskaldun, bere bi seme-alabak. Egun amatxi den Marie egunero mintzatzen da, euskaraz, bere seme-alabekin eta bi ahizpa dauzka Estatu Batuetan, New Mexikoko Alburquerquen eta San Franciscon, eta beste bat sorterrian.
PUBLICIDAD
PUBLICIDAD
PUBLICIDAD
PUBLICIDAD
PUBLICIDAD
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus