Kalean da dagoeneko Euskara-Alemana hiztegia, Elena Martinez Rubio egile eta Elkar etxea argitaratzaile
02/10/2006
Euskara Alemana hiztegiaren azala
PUBLICIDAD
Elena Martinez Rubio bilbotarra da Euskara Alemana/Alemana Euskara hiztegi honen egilea eta Elkar argitaletxearen eskutik datorkigu argitalpena. Lexiko arrunta eta teknikoa dakarkigu liburuak, gramatika-kategoriak, 32.400 sarrera inguru, 4.600 adibide eta esapide argigarri eta baita alemanezko eta euskarazko gramatika eranskinak ere. Euskal Herrian alemana ikasten dutenentzat ez ezik, Alemaniako euskara ikasle talde mardularentzat ere oso erabilgarri gerta daitekeen hiztegia, doaike. Kalean da jada lehen Euskara-Alemana/Alemana-Euskara hiztegia, Euskal Herrian aleman ikasle direnentzat eta Alemanian euskara ikasteko jardunean dabiltzanentzat tresna oso erabilgarria izango dena dudarik ez. Elena Martinez Rubio da egilea eta argitaraldaria, berriz, Elkar argitaletxea. Euskara-Alemana/Alemana-Euskara hiztegia baliabide izan daiteke alemana eguneroko bizitzan erabili behar duten euskaldunentzat, bai itzultzaile bai mota guztietako ikasleentzat ere, eta hein berean zuzentzen zaio aleman hiztunari.
Hiztegiak gaurko hiztunak maizen erabiltzen duen oinarrizko hitz-ondarea biltzen du, hitz teknikoak barne. Eta hitzak nola erabili behar diren erakusteko, azalpenak dakartza itzulpenaren aurretik, bai eta jakintza-arloaren nahiz gramatika-kategoriaren aipamenak ere. Adiera desberdinen artean bereizten eta aukeratzen laguntzeko dira, bestalde, emandako adibide eta esapide ugariak. Laburbilduz, lexiko arrun-ta eta teknikoa, gramatika-kategoriak, 32.400 sarrera inguru, 4.600 adibide eta esapide argigarri eta alemanezko eta euskarazko gramatika eranskinak azaltzen dira.
Elena Martínez Rubio (Bilbo, 1957) egileak Nürnberg-Erlangengo Universität-en eta Berlingo Freie Universität-en egin zituen Filosofia, Soziologia eta Germanistika ikasketak. Filosofian doktorea da eta Euskal Filologian lizentziaduna, besteak beste. Euskaraz gain, alemana, ingelesa eta errusiera ere badakizki. Hiztegigintzan jarduna da UZEIn, eta itzulpengintzan artikulugile gisa eta liburugintzan ere hainbat lan egindakoa da, baita Besatari elkartean zenbait libururen argitaratzailea ere.