Internet & euskadi webguneak euskalbar eskaintzen du, euskaratik gaztelaniara itzulpenak egiteko plugina
06/04/2006
Internet & euskadi webguneak Euskalbar 0.1 nola instalatu azaltzen du
PUBLICIDAD
Euskalbar, Firefox motako nabigatzaileentzat sorturiko tresna da, erabiltzaileari hitzak euskaratik gaztelaniara, edo alderantziz, itzultzen lagunduko diona, sarean dauden zenbait hiztegiren emaitzak elkartu eta bertara bilduz. Euskalterm, Elhuyar, Hiztegia 3000 eta Euskaltzaindiarena dira hiztegiok. Internet & euskadi webgunetik deskargatu eta doan instalatu daiteke Euskalbar. Juanan Pereirak diseinuatu du Euskalbar, hitzak euskaratik gaztelaniara itzultzeko lagungarri gertatzen den plugina. Bere lehendabiziko bertsioa, 0.1, sarean da jada eta internet & euskadi webgunetik edonork deskarga eta instala dezake, era errazean eta musutruk. Euskalbarrek Euskalterm, Elhuyar, Hiztegia 3000 eta Euskaltzaindiaren hiztegia kontsultatzeko erraztasunak ematen ditu, Firefox nabigatzailean agertzen den lehio batean bilatu nahi den hitza idazte hutsarekin. Barraren ezkerrean azaltzen den botoi bat sakatuz itzulpena ze hizkuntzatik ze hizkuntzara egin nahi den zehaztu behar da: lauburutik zezenera edo zezenetik lauburura, euskaratik gaztelaniara ala gaztelaniatik euskarara alegia.
Euskalbar instalatzeko internet & euskadi webgunera jo behar da, eta bertan link bat sakatu plugina automatikoki norberaren ordenagailuan instala dadin. Hala ere prozesua nolakoa izango den jakin nahi duenarentzat edo laguntza moduan, webguneak Euskalbar nola instalatu azaltzen duen bideo bat eskaintzen du. Instalatu ondoren, euskal tresnabarra hau nola erabiltzen den garbiago ikusi nahi duenak bideoa ere har dezake lagungarri.