Blogak --interneteko egunkari pertsonalak-- egiteko WordPress izeneko softwarea euskaratu dute
09/06/2005
Udako Euskal Unibertsitean blogak egiteko ikastaroa emango dute aurten
PUBLICIDAD
WordPress programa, munduan zehar blogak egiteko tresnarik erabiliena euskaraz dago jada, hiru internauta euskaltzalek (Gorka Palazio, Marko Txopitea 'Txopi' eta 'Eretza') itzulia. Bertsio berria Rosetta itzulpen sisteman oinarritu da, eta Ubuntu linux-banaketa gunetik eskuratu daiteke, .po fitxategi gisa. Interneten hainbeste arrakasta duen blog mugimenduan euskarak lekua gero eta erosoago aurkitzea erraztuko du software honek.Blogen mugimendua gero eta indar gehiago hartzen ari da sarean, eta askorentzat interneten komunikatzeko era ere aldatuko omen dute egunkari pertsonal eta libre hauek. Euskal munduan gero eta gehiago dira beraien bloga egiteko pausua ematen dutenak; horretan pausu berria ematearren euskaratu dute Ubuntu linux-banaketa gunean WordPress softwarea.
Softwarea bertatik eskuratu daiteke doan, aldez
aurretik Rosettan erregistratuz. Hala ere dagoeneko itzulpenaren kopia bat itzulpen-memorien kudeaketarako Tumatxa plataformaren webgunean lor daiteke, sustatu.com-ek jakitera eman duenez. Fitxategi osoa jaisteaz gain, bilaketa zehatzak ere egin daitezke, termino bat jakin bat nola itzuli duten ikusteko (adibidez, trackback: aipu).
Lotura interesgarriak
Sustatu, ekonomia, kultura eta teknologia bloga www.sustatu.com