euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Utah-ko Euskal Etxe misteriotsua

2008/01/01

PUBLIZITATEA

Estatu Batuetako Utah estatuan, mormoien estatua bezala ezagutua den horretan, sortu zen AEBetako bigarren Euskal Etxea 1914an. Ogden herrian eta The Basque Club izenpean sortu zen. Bizkaitar jatorriko zortzi pertsonek eskatu zuten abuztuaren 7 hartan lortu zuen ezagutza ofiziala. Euren deiturak: Varela, Sopelana, Botino, Erkiaga, Lauzirika, Mendiola, Natxiondo eta Arano. Geroztik, misterioa da The Basque Club-ekin gertatu zena, gaur egun inork ez baitu Ogdenen klubaren ekintzen edo haren inguruko berririk oroitzen. Dakiguna da, Ogden-eko artxibo erregistroek hala adierazten baitute, egon egon zela 1914an Utah-n, euskal klub bat, gaur egungo Utah-ko Euskal Etxearen (1980an sortua) aurrekari izan zena.


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia