euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Noka musika talde euskal kaliforniarra

2008/01/01

PUBLIZITATEA

Bi konpaktu plazaratu ditu dagoenekoa 'Noka' izeneko neska hirukote kaliforniarrak. Los Angeles inguruan jaiotako Andrea Miren Bidart-Oteizak, Cathy Parker Petrissans-ek eta Begoña Echeverriak osatzen dute taldea, eta beste zenbait lagun musikari euskal kaliforniarrekin ari dira.

 

Nokak euskaraz kantatzen du eta euren lehenengo diskoan soilik kantu tradizionalak eta egungo kantari euskaldunenak kantatzen bazituzten, bigarrenera eurak idatzitako kantu batzuk ere bildu dituzte, beren sentipen eta gogo euskal amerikarrak aipagai. Taldeari buruzko informazio gehiago edo diskoaren alerik eskuratzeko klikatu ezazu hemen edota harremanetan ipini nahiz gero hona e-maila.


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia