euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

New Yorkeko euskal mendeurrena

2008/01/01

PUBLIZITATEA

100 urte beteko ditu 2013an Estatu Batuetako euskal etxe zaharrena den New Yorkeko 'Euzko Etxea'k. Sagar Handiko euskal elkarte hau 1913an sortu zuen Valentin Agirre busturiarrak hiriko beste hamabi lagunekin batera eta pertsonalki Fiorello Laguardia abokatuak, orduan profesional hasi berria eta geroago New Yorkeko alkate famatua izango zenak (New Yorkeko Laguardia aireportuak beragandik hartua du izena) aurkeztu zituen erakundearen estatutuak legeztatzera. Mendeurrenaren karietara, NABOko urte horretako Convention

edo biltzar nagusia lehenengoz bertan egitea aurreikusia du Euzko Etxeak.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia